Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 abendua, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Culinary Action! Gipuzkoa foroak gastronomia eraldatzen ari diren tokiko ekintzaileak bildu ditu

Ekintzailetza-foro bat da eta, haren bidez, eztabaida sustatu nahi da sukaldari, ostalari, ekoizle eta beste ekintzaile batzuen arrakasta-kasuetatik abiatuta, protagonistek azalduta eta eztabaidatuta
Culinary Action Basque Center

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea Culinary Action! Gipuzkoa tailerraren inaugurazioan izan da. Ekintzailetza-foro bat da eta, haren bidez, eztabaida sustatu nahi da sukaldari, ostalari, ekoizle eta beste ekintzaile batzuen arrakasta-kasuetatik abiatuta, protagonistek azalduta eta eztabaidatuta: beren negozioen jabe eta/edo kudeatzaile diren aldetik, enpresaburu gisa jokatzen duten sukaldariak.

Oroz sailburuordeak adierazi duenez, “negozio bat egiteko unerik onenean gaude, informazioa eta prestakuntza eskuratzeko erraztasunagatik eta administrazio publikoek jarritako laguntza ekosistemagatik. Gastronomia ez da moda bat, geratzeko datorren zerbait baizik”.

Gainera, horrelako topaketen garrantzia azpimarratu du, elikaduraren eta gastronomiaren aldeko apustuak negozio eta dibertsifikazio aukera berriak sortu dituen kasu zehatzak ezagutzeko aukera ematen baitute, kalitatezko enplegua sortzeko gaitasunarekin. “Euskadi enpresen barne-ekintzailetzarako lurralde erakargarri gisa kokatu nahi dugu elikaduraren balio-katean”, gaineratu du Orozek.

Eusko Jaurlaritzak Ekintzailetza eta Berrikuntza Plana definitzen du Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren (GEPE) esparruan. Plan horren helburuen artean dago Euskal Autonomia Erkidegora inbertsioa eta enpresa-talentua erakartzea.

Ekintzailetza-plan honek Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekintzailetza eta berrikuntza laguntzeko zerbitzuen katalogo bat eskaintzen du (On Ekin).

Culinary Action! gastronomiaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago, beren negozioak abiarazten ari direnei edo abian jartzeko asmoa dutenei. Tailer honen helburua eztabaida tokiko ostalaritza-sektorearentzat baliagarria izatea da, tokiko sukaldari-enpresarien esperientziatik abiatuta. Hau da, ekintzaileek ekintzaileentzako kasuen hitzordua da, negozio ereduei, kudeaketa estiloei eta merkatuan dauden joerei buruzko eztabaida eta ideia trukea sortzeko asmoz.

+ info: www.culinaryaction.com

Lotutako albisteak

7 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Aclimak RedEBAN Green Investment abiarazi du, ingurumenaren sektorean proiektu ekintzaileak bultzatzeko inbertitzaileen sarea
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak