Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Azaroa, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Spri Taldeak esparru biosanitarioan pertsona ekintzaileen prestakuntza sustatzen du

Biozientzien eta mediku- eta osasun-teknologien sektorearen garapena da, lurraldean lehiakortasuna indartzeko, Gipuzkoa babesten ari den apustu estrategikoetako bat.
BIC Gipuzkoa Biosanitario

Biozientzien eta mediku- eta osasun-teknologien sektorearen garapena da, lurraldean lehiakortasuna indartzeko, Gipuzkoa babesten ari den apustu estrategikoetako bat. Testuinguru horretan, BIC Gipuzkoak esparru biosanitarioko ekintzaileentzako prestakuntza-programa espezializatu baten beste edizio bat jarri du martxan.

BIC Gipuzkoak sektore biosanitarioan 48 enpresa-proiektu baino gehiagoren sorrera babestu du. Jarduera horri esker, sektore honen ezaugarri propioei erantzungo dien prestakuntza espezializatu bat eskaintzeko beharra hauteman da.

Kasu askotan, ekintzailetzako proiektuak, oinarri zientifiko eta teknologiko sendo bat eduki arren, ez dira merkatu sanitarioaren beharrekin erraz uztartzen, industria sanitarioaren eta osasunaren esparrura zuzendutako produktuen edo zerbitzuen ezaugarri partikular batzuei erantzuten ez dietelako.

BIC Gipuzkoak diseinatutako prestakuntza-programa honen bitartez, hain zuzen ere, premia sanitario berriak konpontzeko helburua duten enpresek aurre egin behar dieten berezitasunen eta erronken inguruan orientatu nahi da.

Ikastaroko sei saioetan zehar parte-hartzaileek euren proiektuak ideiekin eta esperientziekin alderatu ahal izango dituzte honako arlo hauetan: sektore biosanitarioan berrikuntza teknologikoa, produktuaren espezifikazioa, jabetza intelektuala babestea, erregulazio-esparru batean produktua lantzea, produktu sanitarioen marketina eta finantziazioa.

Gainera, esparru honetan eman diren hainbat enpresa-esperientzia aztertuko dira, besteak beste, honako hauen kasuak: Deneb Medical, Biolan Biosensores, Viralgen Vector Core edo Cidetec-en nanofarmakoen instalazioa.

Ikastaroan ekintzailetzaren munduko 30 pertsona inguruk, ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta esparru biosanitarioan lan egiten duten enpresek hartuko dute parte.

Programa sei astez jarraian landuko da eta saio bakoitzean goi-mailako adituek hartuko dute parte. Amaiera-ekitaldia inbertsioen foroari eta finantziazioari buruzko modulu bat izango da. Bertan María Bobadillak —Senior Director, Global Business Development de Roche— hartuko du parte eta “Farmazia-sektorean aliantza goiztiarrak eta berrikuntza irekia” gaiari buruz hitz egingo du.

Lotutako albisteak

BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak