Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2023 Berrikuntza Basque Enterprise Europe Network

SPRIk lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktuari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu

Europako Batzordearen Enterprise Europe Network sarearen aurrean

ETEaren Europako Astea Bilbon antolatu du aurten Europako Batzordeak azaroaren 13tik 17ra bitarte eta, bertan, Cristina Oyónek, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, emakumeek lehiakortasun industrialean duten inpaktuari buruz SPRIk egindako azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu (esteka ppt-ra).

2021ean Women in Manufacturing Adituen Taldeak egindako lanaren baitan emakumeek industrian eta STEM karreretan duten presentziaren inguruan jasotako datu kezkagarriak ikusita, SPRIk ikerketa-lanari ekitea erabaki zuen UNIDOk (United Nations Industrial Development Organization) 2019an nabarmendutako premisetako bat egia zen ala ez egiaztatzeko: “Genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.

Hala, SPRIk metodologia bat garatu du genero-berdintasunaren eta industria-lehiakortasunaren arteko korrelazioa aztertzeko, eta genero-berdintasun handiagoak industria-lehiakortasunari mesede egiten dion frogatzeko datuak lortzeko azterketa-kasu bat ere garatu du.

Diseinatutako metodologiari esker, enpresa industrialetan genero-berdintasunarekin eta lehiakortasunarekin lotutako kontzeptuen dimentsio anitzeko ebaluazio integrala egin daiteke. Horretarako, bi indize konposatu sortu ziren: bata lehiakortasunarekin lotuta eta bestea berdintasunarekin, azpiindize eta aldagai ponderatuen multzo batez osatuak.

Eredua diseinatu ondoren, 2022ko abuztuan, SPRIren datu-baseko Euskadiko industria eta horri lotutako zerbitzuetako 2.500 enpresari inkesta igorri zieten eta haietatik 474 erantzuneko lagina lortu zen.

Oyónek eman ditu lagin horren ezaugarri nagusien inguruko azalpenak. Horrekin lotuta, emakumeek Euskadiko industria arloko enpleguaren % 21,7 bakarrik biltzen dute eta, Euskadiko lan-merkatuaren % 44 ordezkatzen dutela kontuan hartuta, datu kezkagarria da zalantzarik gabe. Oro har, emakumeen presentzia txikiagoa da enpresetan, prestakuntza maila edo saila edozein izanda ere, baina nabarmen jaisten da lidergo-posizioetan. Izan ere, inkestan parte hartu duten konpainien % 13k bakarrik du emakume bat zuzendari.

Sortutako ereduan enpresen erantzunak sartzeak erakusten du genero-berdintasun handiena duten enpresak lehiakorragoak direla. Gainera, datuek agerian uzten dute berdintasun handiena duten enpresek fakturazioan, enpleguan, I+G+b arloan eta nazioartekotzean emaitza hobeak dituztela.

Bestalde, enpresa lehiakorrenek genero-berdintasuneko maila altuenak ere badituzte. Zehatzago esanda, azterlanak berdintasunetik abiatuta lehiakortasuna sustatzeko gako hauek identifikatu ditu:

  • Bereizketa horizontala (sailen arabera).
  • Bereizketa bertikala (erantzukizun mailaren arabera).
  • Laneko eta noerberaren bizitzaren arteko kontziliazio-neurriak (ordutegi-malgutasuna, telelana, zaintzetarako baimenak…).
  • Berdintasuneko barne-politikak (planak, batzordeak, prestakuntza eta berdintasun-protokoloak).

Horrekin lotuta, Cristina Oyónek honako bi datu hauek azpimarratu nahi izan ditu: emakumeek lehiakortasun industrialean duten inpaktu positiboa erakusten duen metodologia izateak duen garrantzia eta azterlan horrek enpresetan genero-berdintasuneko politikak ezartzeko garaian motibazioa sortzeko tresna gisa duen potentziala; izan ere bere hitzetan, “genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.

Aurkezpena Enterprise Europe Network (EEN) sarearen urterako konferentziaren baitan egin zuen. Ekitaldi enblematiko hori nazioarteko helburuak dituzten ETE-ei babesa emateko sare handiena da eta 15. urteurrena ospatu du EBko bazkideen eta erakundeen 800 ordezkari baino gehiago elkartu dituen bileraren bidez.

 

Lotutako albisteak

16 maiatza, 2024 BDIH
BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak