Nola eman balioa bezeroari Inbound Marketinaren bitartez

3 abendua, 2019

Deustalks-ek marketineko estrategia berriei buruzko hitzaldia antolatu du SPRI Taldearen lankidetzaz

Internetek goitik behera aldarazi du enpresek bezero eta kontsumitzaile potentzialekin komunikatzeko erabiltzen duten modua eta, ondorioz, kanpaina orokorrek nekez pizten dute horien jakinmina. Egoera honetan, gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari da Inbound Marketina deritzon estrategia, balioa ematen duten doako edukien bitartez erabiltzaileak erakartzea xede duen metodoa.

 

Abenduaren 11n, Deusto Business Alumnik Modako formula: Inbound Marketina izenburuko topaketa antolatuko du Donostian, SPRI Taldearen lankidetzaz eta Kudeaketa eta Teknologia Hitzaldi Zikloaren barruan. Ekitaldian, Marta Iraola DonosTIKen sortzaile eta kudeatzaileak Inboud Marketinaren gakoak zehaztuko ditu bertaratutakoen aurrean.

 

Hitzaldian, adituak bertatik bertara azalduko ditu Internetek herritarren erosketa-ohituretan eragin dituen aldaketak eta nolako eragina duten marketinaren arloko tekniketan. DonosTIKeko arduradunak ikuspuntu praktikotik argitu du zer den Inbound Marketina, nola inplementatzen den eta nolako kostuak eta onurak ekar diezaizkiekeen enpresei.

 

Iraolaren esanetan, testuinguru honetan, konpainiek beste era batera saltzen ikasi behar dute, bezero potentzialari hasierako premiatik bukaerako transakzioraino lagunduko dioten estrategien bitartez. Eduki baliagarria eta kalitatekoa eskainiz jakinmina piztea da Inbound Marketina deritzon teknikaren mamia, enpresaren zerbitzuetara hurbiltzeko asmoz. Ikuspegi honek erabiltzailea du estrategiaren ardatz, ez produktua.

 

Modako formula: Inbound Marketina izenburuko hitzaldia Innogune Eraikineko Tokiski Aretoan egingo da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean. Izen-ematea doakoa da eta webgunearen bitartez egin daiteze.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow