Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 Azaroa, 2021 Berrikuntza

Lehiakortasunari buruzko Biltzarra datorren azaroaren 24an izango da, Donostiako Kursaalen

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostena aurkeztuko da bertan, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak prestatua, SPRI Taldeak lagunduta

Datorren azaroaren 24an, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lehiakortasunari buruzko 2021eko Biltzarra egingo du eta SPRI Taldearen laguntzaz prestatu duen. Txosten honen ondorio nagusiak aurkeztuko ditu.Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde estrategiaren oinarriak ditu aztergai, baita lurraldearen egoera ere, lehiakortasunari eta ongizateari dagokionez.

 

Lehiakortasunari buruzko Txostenak aukera ematen digu, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna aztertzeko eta erronkak identifikatzeko; joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko; eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiteko.

 

Andrés Rodríguez-Poseren hitzaldia ere izango da, Europan berrikuntza politika egokien bilaketaren inguruan. Rodríguez-Pose London School of Economicseko (LSEko) Geografia Ekonomikoko katedraduna eta Asturiasko Printzesa Katedrako zuzendaria da.

 

Gainera, Utrecht-eko (Herbereheak) eta Jönköping-eko (Suedia) unibertsitateetako honoris causa doktorea da eta Europako Ikerketa Kontseiluko (ERC) beka aurreratu bat jaso du. Nazioarteko sari ugari jaso ditu; bederatzi liburu idatzi ditu; eta ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari zientifiko garrantzitsuenetan. Europako Batzordearekin, Munduko Bankuarekin edo Europako Inbertsio Bankuarekin lan egiten du.

 

Hitzaldiaren ondoren, solasaldi irekia izango dute Rodríguez-Posek berak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, eta Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak.

 

Biltzarra Kursaaleko Ganbara Aretoan izango da, Donostia. Zuzenean jarraitu ahal izango da, gainera, streaming bidez. Aurrez aurre zein streaming bidez jarraitzeko, esteka honetan eman behar da izena: http://bit.ly/ConferenciaCompetitividad

Lotutako albisteak

15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak