Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 iraila, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi

Eusko Jaurlaritzari saria eman diote kluster-politiken efizientziaren ondorioz

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria Madrilen

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria Madrilen

Saria euskal klusterrekin partekatu du eta adierazi du klusterrak “agente aktiboak, inplikatuak eta eragileak direla euskal ekonomiaren adimen estrategikorako eta lehiakorrerako”

Eusko Jaurlaritzak kluster-politiken arloko administrazio eraginkorrenaren saria jaso du Estatuko Klusterren Elkartearen eskutik. Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria eta euskal klusterrekin partekatu du, euskal ekonomiaren adimen estrategikorako eta lehiakorrerako agente aktiboak, inplikatuak eta eragileak diren heinean.

 

Saria banatzeko egintza Madrilen izan da, sektoreko elkarteen urteko biltzarraren testuinguruan. Aurten biltzarra klusterren arteko lankidetza-berrikuntzan oinarritu da, eta euskal kluster ugarik hartu du parte.

 

Estíbaliz Hernaez sailburuordeak jaso du saria eta Euskadiko klusterrek egindako ibilbidea azaldu du. Argitu du klusterren estrategiari 90eko hamarkadaren hasieran eman zitzaiola hasiera, XX. mendearen amaierako krisialdi ekonomikoan hautemandako premia eta aukera gisa.

 

Ia hogeita hamar urte geroago, euskal klusterrek bidea egin dute eta, 2014. urteaz geroztik, beste ikuspegi batez ari dira lanean, Herrialdearen osotasunaren lehiakortasun-irizpideekin lerrokatuta —Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean eta 2020ko Industria Planean, besteak beste, jasotzen dira lehiakortasun-irizpide horiek—.

 

Estíbaliz Hernaez sailburuak klusterren osotasunari zorionak eman dizkio, RIS 3 Espezializazio Adimentsuko Estrategian izan duten inplikazioagatik, eta eskertu die sektoreen arteko lankidetza-proiektuak partekatzeko egiten ari diren ahalegina; izatez, ahalegin horrek eragin du, hein handi batean bederen, sari hori jasotzea. Gehitu du klusterrak “agente aktiboak, inplikatuak eta eragileak direla euskal ekonomiaren adimen estrategikorako eta lehiakorrerako”.

 

Autonomia-erkidego guztietako sektoreko elkarteetako ordezkarien aurrean eta Industria Ministerioko ordezkarien aurrean, Hernaezek aditzera eman duenez, “industria izan da Eusko Jaurlaritzaren “obsesioetako” bat eta hala izaten jarraituko du, soilik teknologikoki punta-puntakoa den industria modernoaren eta internazionalizatuaren bidez erantzun baitakieke arrakastaz Herrialdearen erronkei”.

 

Erronka horien artean daude “garapen jasangarria sustatzea, emisioak murriztea —behar bezala planifikatutako energia-trantsizioaren bidez— eta berrikuntzako eta digitalizazioko mailetan aurrera egitea, horrek guztiak ekonomiaren garapen jasangarriagoan, gizarte-kohesio handiagoan eta herritarren bizi-kalitate handiagoan lagun dezan”.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak