Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Marzo, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

“EATendencias” txostenak elikaduraren etorkizuna markatuko duten indarrak identifikatu ditu

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen da

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen da

Ingurumenarekin konprometituak, beren osasunarekin arduratuak, uneoro konektatuak eta sukaldean aritzeko denbora gutxi dutenak. Horixe da kontsumitzaile berrien profila, EATendencias txostenaren arabera. Ikerlan hori Europako EIT Food ekimenaren barruan egin da. EIT Food partzuergo bat da, Europako Batzordearen Horizon 2020 programaren barruan kokatzen dena eta helburutzat duena berrikuntza sustatzea elikaduraren sektorean. AZTIk zuzentzen du proiektu horren hegoaldeko gunea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez).

 

Txosten honen helburua da jakitea zeintzuk diren elikatzeko modua aldatzen ari diren joerak,  helburutzat harturik nekazaritza eta elikadura sektoreari laguntzea eraldaketa honi aurre egiten eta merkatuko eskaera berriei erantzungo dieten I+G+B-ko proiektu berriak bultzatzea. Horretarako, hainbat adibide berritzaile jaso ditu, ongi markatzen dutenak elikadurako produktu eta zerbitzuek datozen urteetan har dezaketen bidea.

 

“EATendencias” txostenak osasunarekin, jasangarritasunarekin edo janariaren alderdi emozionalagoekin lotutako bederatzi indar detektatu ditu. Lehenik eta behin, balore etikoek eta gardentasunak baldintzatutako elikadurarantz goaz. Produktuen ingurumen-aztarna eta tokiko ekonomian duten inpaktua gero eta faktore garrantzitsuagoak dira erosketei buruzko erabakiak hartzean. Azterlanak dioenez, 40 urte baino gutxiagoko kontsumitzaileen % 70 baino gehiago prest legoke gehiago ordaintzeko jatorri jasangarria duten produktuengatik.

 

Bada beste joera bat, dieta pertsonalizatuena. Informazioa eskuratzeko erraztasunak eta osasunarekiko kezkak eraginda, pertsona bakoitzaren premia nutrizional espezifikoen araberako produktuak sortu dira. Txosten honek hainbat adibide jaso ditu, esaterako, ADN analisietan oinarritutako dietak edo osasunaren alderdi zehatz bat hobetzera bideratutako mokaduak. Konektagarritasunari eta datuen erabilerari dagokionez, badago beste joera bat, elikadura adimendunarena, elikagaien osagaiei eta ingurumen aztarnari buruzko informazioa ematen duten aplikazioekin.

 

Bestalde, bizi-ohiturek on the go elikadurarantz garamatzate, hau da, azkar prestatzen diren baina aldi berean osasuntsuak diren produktuetarantz. Zentzu horretan, hainbat enpresak do it yourself filosofian inspiratutako kit-ak sortu dituzte. Kit horiek berekin dakartzate plater bat denbora gutxian prestatzeko behar diren osagaiak. Azkenik, aipatzekoa da, orobat, plazerarekin, dibertsioarekin eta sorpresarekin lotutako elikadura. Txostenak dioenez, esperientziaren ekonomian bizi gara, eta hori mahairaino iritsi da. Adibide inspiratzaile gisa, “EATendencias txostenak bere orrietan jaso ditu Londreseko kaleetako giroa gogorarazten duten patata frijituak edo itsaspeko esperientziak ematen dituen jatetxe bat.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak