Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Marzo, 2022 Berrikuntza

Conatec-ek soluzioak eskaintzen ditu tenperaturatik eratorritako ekoizpen-arazoen aurrean

Gipuzkoako enpresak, 35 urteko ibilbidearekin, mota guztietako tenperatura-hargailuak eta –erregulagailuak, bai eta ekipoak ere diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, egoera arriskutsuak saihesten dituzten eta ekoizpen egokia mantentzea ahalbidetzen duten bitartean.

Prozesu industrialetan, tenperatura egokia izateak eragina du produktuen kalitatean. Horregatik, egoera arriskutsuak saihesteko eta ekipoek ekoizpen ezin hobea izan dezaten, tenperatura uneoro kontrolatu behar da. Conatec enpresa gipuzkoarrak, 35 urteko ibilbidearekin, mota guztietako tenperatura-kaptadoreak, tenperatura-erreguladoreak eta neurrira egindako ekipoak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, ekoizpen-prozesuan arazoak saihesteko.

Ricardo Monsalve Martínez Conateceko gerenteak adierazi duenez, “produktuaren diseinua fabrikazioa eta merkaturatze-prozesua egiten dugu, I+G+b egitura produktibo eta komertzialak integratuz”. I+G+Bko eta produkzioko sailak egitura beraren barruan elkartzeak erraztu egiten du ekipo-linea baten diseinua eta fabrikazioa, bezeroen eta produktuek xede duten merkatuaren beharrak modu hurbilean asetzeko.

PID tenperatura-erreguladoreak erabiltzaileak ezarritako lan bat denbora mugagabean mantentzeko betebeharra duten ekipoak dira. “Tenperatura errepikakorrak eta egokiak ziurtatzeak prozesuaren kalitatea eta errepikagarritasuna bermatzen ditu”, aitortzen du.

Gaur egun, Irungo enpresak bi produktu-lerroetan lan egiten du, sortze-faseen eta fabrikazio-prozesuaren arabera. Hala, lineetako bat tenperatura-kaptadoreak diseinatzean eta fabrikatzean oinarritzen da, eta erabiltzen dituzten sentsore moten eta haien eraikuntzaren arabera, -150 ºC eta ia 2.000 ºC arteko lan-mailak hartzen ditu. Produktu mota honetan, bezeroa bere aplikazioan behar dituen dimentsioen, zehaztapen teknikoen eta segurtasun elektrikoaren beharretara mugatu behar da. “Kasu gehienetan, gure talde teknikoak soluzio onena gomendatzen dio bezeroari, eta, beraz, produktuaren fabrikazioa guztiz pertsonalizatua dago”, nabarmendu du Ricardo Monsalve Martínezek.

Produktuaren bigarren lerroak, tenperatura ez ezik, presioa, emaria edo abiadura bezalako beste edozein aldagai kontrolatzeko beharrei ematen dio soluzioa, industrian monitorizatzea edo kontrolatzea beharrezkoa baita. Eta, lerro horretan, neurrira egindako produktuaren bidez, bezeroak kontrolatu nahi dituen aldagai guztiak kontrolatzeko beharrezko tresneria diseinatu eta fabrikatzen du. Produktu-mota hori bezeroaren produktua kontrolatzeko elementu gisa txertatzen da. “Kasu askotan, bi produktu-lerroak, kaptadoreak eta kontrola, osagarriak izan daitezke”, azpimarratu du.

Berrikuntzaren aldeko apustua

Bere jardueraren garapenean, Conatecek berrikuntzaren alde egiten duen apustua etengabea da, bere I+G+b sailari esker. Gaur egun esperientzia handiko lau ingeniarik osatzen dute sail hori, “eta bosgarren ingeniari bat hautatzeko prozesuan murgilduta gaude”, gerenteak aurreratu duenez. Alde horretatik, euskal enpresak 25 langile ditu, eta epe laburrean bi langile gehiago izateko itxaropena du.

Bere jarduera energia berriztagarriak, elikadura, elektromedikuntza, mantentze- edo birziklatze-industria bezalako sektoreetan oinarritzen da, eta urteko lau milioiko fakturazioaren % 50 Estatuko eta atzerriko salmenten artean banatzen du, Portugal, Italia, Alemania, Estatu Batuak, Peru, Kolonbia, India edo Vietnam bezalako herrialdeetan. “Gure helburua bezeroak erakartzea bada ere, haien kokapen geografikoa edozein dela ere, egia da gure ingurunetik zenbat eta gehiago urrundu, negozio-aukera potentzialen kopurua handitu egiten dela, distantziak sortutako zailtasunekin batera”, adierazi du Ricardo Monsalve Martínezek.

Eta, munduko egoera berriekin, “pandemiaren luzapenak, osagaien kostuen igoerak, horniduren eskasiak eta Ukrainaren inbasioa sortu duen ezegonkortasun berriak zer nolako eragin negatiboa izan dezakeen ikusteko zain gaude”, azpimarratu du.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.

Lotutako albisteak

15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak