Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 maiatza, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Biolan enpresak apustu egiten du enplegua sortzearen alde LH Dualeko programaren bitartez

Konpainiak lau ikasle gazte hartu ditu mugagabeki beren prestakuntza dualeko prozesua amaitu ondoren

Konpainiak lau ikasle gazte hartu ditu mugagabeki beren prestakuntza dualeko prozesua amaitu ondoren

 

2018ko ekainetik hona, Biolan enpresak Txandakako Lanbide Heziketa (LH) Dualeko programako lau ikasle izan ditu bere lantaldean. Ikasle horiek goi-mailako prestakuntza-ziklo hauetatik iritsi dira: Lea Artibai Ikastetxeko (Markina-Xemein) Elikadura Industrietako Prozesuak eta Kalitatea; Zabalburu Ikastetxeko (Bilbo) Laborategi Kliniko Biomedikoa; eta Armeria Eskolako (Eibar) Mantenimendu Elektronikoa.

 

Prestakuntza-prozesua egin duten pertsona horiek konpromisoz eta gogo biziz integratu dira urtebetez enpresako jarduera-eremu desberdinetan, euren gaitasun praktikoak osatzeko. Bi alderdiak oso gustura gelditu dira emaitzarekin eta Biolanek plantillan behin betiko sartzeko moduko profil interesgarridun hautagaiak lortu ditu.

 

Lanbide Heziketa Dualak enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu, prestakuntza-zentroen eta enpresen partaidetzari esker. Programa horren helburua da gazteak lan-merkatuan sartzea, kalitatezko enpleguak sustatuz eta kalitatea eta gaikuntza lehenetsiz produktuaren eta produkzio-prozesuaren gainetik.

 

Biolanek ere partekatzen ditu helburu horiek, bat datozelarik enpresaren baloreekin: erantzukizun soziala, enplegua eta aukerak sortzea gazteentzat eta gizartearekiko konpromisoa.

 

Biolani buruz

Biolan Microbiosensores Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean (Zamudio) kokatutako enpresa bioteknologiko bat da. Biosentsoreak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu elikaduraren industriarako parametro analitikoak kuantifikatzeko, hala nola, arrainak eta bere deribatuek duten histamina, krustazeoetako sulfitoa, laktosa gabeko esneak eta esnekiek duten laktosa edo ardoaren azido glukonikoa eta azido malikoa. Presentzia du 40tik gora herrialdetan, ordezkaritza komertzialak dituelarik Espainian, Txilen, Ekuadorren, Mexikon, Indonesian, Thailandia, Filipinar Uharteetan eta Marokon. Horri esker, bere negozioaren ia %80 esportatzen du.

Lotutako albisteak

15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak