Euskal enpresak eta Acciona taldeak giltza eskura proiektu gisa eraikitako instalazioa Kathu udalerrian dago
Sener euskal ingeniaritzak instalazio termosolarra inauguratu du Hego Afrikako Ipar Lurmuturreko eskualdean kokatutako Kathu hegoafrikar udalerrian. Instalazioa Accionarekin batera giltza eskura proiektu gisa eraiki dute.
Iragan 11n egindako zeremonian, proiektuarekin zerikusia duten enpresetako arduradun desberdinak izan ziren, hala nola, Sener-eko CEO Jorge Unda.
Energia sortzeko teknologia berritzaile batez hornitua, dagoeneko martxan den Kathu-ko plantak instalatutako 100 MW potentzia du, herrialdeko sare elektrikoan injektatu eta Hegoafrikako energia berriztagarrien garapen programan kokatzen dena.
Kathuko instalazio termosolarra
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?