Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urria, 2018 I+G

Likido ionikoak, euskal industriarentzako alternatiba ekologikoa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programaren bitartez finantzatutako LISOL proiektuak disolbatzaile alternatiboetan oinarritutako teknologiak garatu ditu industria prozesuetarako
Materialen kualitateei erreparatuta, arras baliagarriak dira disolbatzaile industrial bezala erabiltzeko

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programaren bitartez finantzatutako LISOL proiektuak disolbatzaile alternatiboetan oinarritutako teknologiak garatu ditu industria prozesuetarako

Likido ionikoak ingurumena errespetatzen duten korrosiorik gabeko gatzak dira, fusio-tenperatura baxua eta tarte elektrokimiko zabala dituztenak. Material hauen kualitateei erreparatuta, arras baliagarriak dira disolbatzaile industrial bezala eta elektrodeposizioa, pirometalurgia eta hidrometalurgia bezalako prozesuetako soluzio osagarri bezala erabiltzeko. Askoz ere alternatiba iraunkorragoa da ekologiaren, energiaren nahiz kostua-eraginkortasunaren ikuspegitik.

Likido horien aukerak esploratzeko asmoz, LISOL proiektua garatu da. Tecnalia korporazio teknologikoak koordinatutako ekimen hau Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez bultzatutako Elkartek laguntza-programari esker finantzatu da.

Dagoeneko amaituta dagoen proiektuak likido ionikoetan oinarritutako teknologiak ikertu ditu uren tratamendua, eduki metalikoa duten hondakinen birbalioztapena, karbono dioxidoaren atzipena, biomasa lignozelulosikoaren tratamendua eta erregaien ekoizpena bezalako prozesuetarako.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak