CIE Automotivek autoen sabaiak ekoizten dituen Inteva dibisioa erosi du

19 iraila, 2018
Operazioak 650 milioi euroko kostua izan du

Euskal konpainiak Inteva Roof Systems enpresa eskuratu du, automobilgintza sektorerako sabaiak ekoizten dituen mundu mailako hiru fabrikatzaile nagusienetako bat

 

Automobilentzako osagaie CIE Automotive euskal fabrikatzaileak Inteva Roof Systems enpresa bereganatu du, Inteva fabrikatzaile estatubatuarraren sabaien dibisioa eta automobilgintzarako osagai hori ekoizten duten munduko hiru nagusienetako bat dena, hain zuzen ere.

 

650 milioi euroko operazioak, euskal enpresak erosotasun sistemen aldeko apustua indartzea eta, CIEk komunikatu baten bitartez helarazi duen moduan negozio aukera onak azaltzen dituen esparru bihurtzen ari den sektore horretan duen presentzia areagotzea du helburu.

 

Inteva Roof Systems-ek 4.000 langile baino gehiago ditu, Estatu Batuetan, Txinan, Mexikon, Alemanian, Eslovakian, Errumanian eta Indian konpainiak dituen 16 ekoizpen-fabrika eta 6 I+G+b zentroetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow