CAFen teknologiak Jakartako metroan funtzionatuko du

19 iraila, 2018
Sistema hauek Yakartako metro sareko 31 tren berriak bultzatuko ditu

Euskal konpainiak 50 milioi euroko balioa duen akordioa lortu du Indonesiako hiriburuko metrorako kontrol eta trakzio sistemen horniketa egiteko

 

CAFen tren-industriaren sektorerako soluzioen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen CAF Power & Automation dibisioak 50 milioi euroko balioa duen kontratuaren eslaipena lortu du, Jakartako metro sarean abian jarriko diren 31 tren berriren kontrol eta trakzio sistemen horniketa egiteko.

 

Euskal konpainiak planteatutako soluzioari atxiki zaio, Beasaingo enpresak nazioarteko komunikazio-estandarren araberako kontrol eraginkorra egitea xede duen COSMOS kontrol eta monitorizazio sistemaren diseinua eta fabrikazioa. Gainera, honen diseinu malgu eta modularrak treneko beste sistema batzuetan txertatzeko aukera ematen du.

 

Trakzio kateari dagokionez, kontsumoak eta mantentze-lanetako gastuak murrizteko diseinatu diren 750Veko Power DC trakzio elektrikoko bihurgailuek osatuko dute. Trakzio sistemako ardatzak, gurpilak eta erreduktoreak osagai mekanikoetan espezializatuta dagoen MIIRA izeneko CAFen filialak diseinatuko ditu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow