Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 urtarrila, 2021 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Adimen artifiziala energia biltegiratzeko gai diren materialen identifikazioa bizkortzeko

CIC energiGUNEk laborategi autonomo baten bidez ikertze prozesu esperimentalak murriztuko dituen proiektu bat abian jarriko du

CIC energiGUNE, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den ikerketa zentroak, adimen artifiziala erabiliko du laborategi autonomo bat sortzeko. ION-SELF izeneko proiektua abian jarriz egingo du, energia biltegiratzeko gai diren materialak identifikatzeko prozesua bizkortzeko helburua duena.

Proiektuaren buruak CIC energiGUNEko Javier Carrasco eta Marine Reynaud zientzialariak dira, eta funtzionamendu autonomoko laborategi horren bidez, materialak modu esperimentalean baliozkotzeko prozesua azkartuko dute, prozesu horiek batzuetan iristea ezinezkoa den proba kopurua eska baidezakete.

Izan ere, ION-SELF fase osoen diagramak denbora laburrean aztertzeko aukera emango du. “Esperimentazio-prozesuaren kostu ekonomikoa eta beharrezko denbora nabarmen murriztuko dira, eta ikertzaileak zeregin zail eta errepikakorretatik libre geratuko dira, lan berritzaile eta produktiboetan zentratu ahal izateko”, adierazi du CIC energiGUNEko Elektrokimika Arloko koordinatzaile zientifikoak, Montse Casas-Cabanas. Horregatik, funtsezko urratsa ekarriko duelakoan daude.

Zehazki, esperimentu automatizatuak egin aurretik ere nemait zaren iragarpen eraginkorra egiteko gai izango den material elektroaktiboak garatzeko plataforma automatizatu eta autonomoa diseinatu nahi du. Helburu hau lortzeko, proiektuak bi oinarri izango ditu: alde batetik, laborategiko eskalako sintesi-prozesuen funtsezko alderdi batzuk automatizatzea; eta beste aldetik, adimen artifizialeko tresnak txertatzea, material horien sintesia eta karakterizazioa kontrolatzen duten parametroak modu efizienteagoan eta eraginkorragoan aztertzeko eta optimizatzeko.

Beste arloetan ere baliozkoa

Proiektu honen helburu nagusia ingurune autonomo batean integratzeko gai diren eredu, algoritmo eta modulu automatizatu indibidualak diseinatzea da. Hori horrela, ION-SELF metodologiak etorkizunean interes orokorragoa duten beste espazio kimiko batzuetara erraz estrapolatu ahal izango direla aurreikusten da; konposatu berrien bilaketa bizkortzeko arazoa materialen zientziaren beste arlo askok partekatzen dute, polimeroek edo biomaterialek, esaterako.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak