Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 ekaina, 2021 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

EHUren udako ikastaro batek aztergai izango ditu hidrogenoaren aplikazioak, aukerak eta estrategia garraioan

Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 15ean, presentzialki nahiz online jarraitu ahal izango dena

 

EHUren udako ikastaroen barruan, ekainaren 15ean jardunaldi bat eskainiko da bertatik bertara aztertzeko zeintzuk diren hidrogenoaren aplikazioak, aukerak eta estrategia garraioan. EHUk eta Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatu dute ikastaroa. Presentzialki nahiz online jarraitu ahal izango da, eta bereziki zuzenduta dago mugikortasunaren industriako profesionalei. Zabalik dago izena emateko epea.

 

Garraioak sortzen du Europar Batasuneko CO2 isurketen %20. European Green Deal itunak, Euskadiko Jasangarritasun Energetikoaren Legeak edo Mugikortasun Jasangarriaren inguruan osatzen ari diren legeriek hainbat neurri ezartzen dituzte CO2 isurketarik gabeko EB bat lortzeko 2050ean. Hidrogenoa da deskarbonizaziorako energia-nahasketa horretan erabiliko den energietako bat. Hain zuzen, hidrogenoak mugikortasunean izango duen papera aztertzeko antolatu da “Hidrogeno berdearen lasterketa” izeneko udako ikastaro hau.

 

 

Garraio jasangarriaren erronka horri erantzuteko, hidrogenoaren merkatua puri-purian dago eta hainbat eragile ditu bai bere lidergoan eta bai bere balio-katean. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak hizpide hartuko du Hidrogenoaren Euskal Estrategia, Euskadik merkatu horretan izango duen posizionamendua bideratuko duena.

 

Bestalde, ezagutzera emango dira CAF, Irizar eta Petronor-en esperientziak, azalduko da zein den Mubil zentroaren eginkizuna mugikortasun berriaren industriako ekosistemaren integratzaile bezala, eta SPRI Taldeak hizpide hartuko du nor den nor sektore horretan eta zeintzuk diren bektore energetiko berri horren garapenak ekarriko dituen negozio eta lan igurikipenak. EEEk moderatutako mahai-inguru bat ere egingo da, zeinetan parte hartuko duten Energia eta Mugikortasun klusterrek eta ikastaroko hizlari guztiek.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak