Zabaldu 2025
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza atzerriko presentzia sustatzeko fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzat
5M €ko burtsa duen Zabaldu programaren helburua nazioartekotze-maila handirik ez duten enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea da, nazioartekotze-prozesu osoan garapen jasangarria sustatzea den bitartean.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatzen dira ZABALDU programaren laguntzak, euskal enpresen sustapen- eta lan-jarduerari eusten laguntzeko, kanpo-merkatuetan duten sarpen-maila eta posizionamendua hobetzeko. Horrela, enpresei nazioartekotzearen erronkari heltzeko zailtasunak saihesten lagundu nahi diegu, prozesu hau arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, tresnak eta baliabideak enpresen eskuetan jarriz.
Laguntzak onartutako gastuaren % 60eraino iritsi daitezke, eta gehienez 75.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko. Zabaldu programak 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak sartzeko aukera ematen du, eta eskaera egiteko epea azaroaren 10ean amaitzen da.
Eskatu Zabaldu laguntza metodoarekin. Hasi hemendik.
Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.
Epeak
Amaiera data:
2025-11-10, 23:59retan
Zure ETEaren nazioarteko presentzia hasten edo finkatzen laguntzen dizugu
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure esportazioak ez dira zure fakturazioaren % 50era iristen?
Nortasun juridiko propioa duen euskal ETE bat baduzu, eta haren esportazioak fakturazioaren % 50era iristen ez badira, Zabaldu programak zure nazioartekotze prozesua indartzeko beharrezkoak diren gastu operatiboei eta sustapen gastuei aurre egiten lagunduko dizu.
* Zure esportazio-jarduera zifra hori baino handiagoa bada, SAKONDU Programako laguntzak eskuratu ditzakezu
Nazioartekotze inclusibo eta jasangarriago baten alde gaude
Kanpoko merkatuetan lehen urratsak emateko Nazioartekotze Estrategia garatzen laguntzen dizugu. Helmugako herrialdearentzat onuragarriak izango diren irizpide ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak jasoko dituen plan estrategiko bat garatuz.
Zure nazioarteko hedapenaren urrats bakoitza estaltzen dugu, diseinu estrategikotik hasi, eta zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko ekintzetaraino
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Oraindik ez baduzu gogoan erabili nazioartekotzea, edo indartu nahi baduzu zure nazioartekotze-proiektua eta zure esportazio-jarduerak ez badu gainditzen zure fakturazioaren %50a. Hitz egizu gurekin!
Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Zabaldu programako dirulaguntzak eskuratzeko.
Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.