Zuzendaritza-karguentzako prestakuntza-zentro ospetsu batek Bilbon ireki du Europako bere lehen bulegoa

15 apirila, 2019
David J. Anderson.

 

David J. Anderson School of Management zentroak Kanban metodoaren bidez prestatzen eta entrenatzen ditu zuzendaritza-karguak, beren enpresetako lehiakortasuna hobetu dezaten

 

David J. Anderson School of Management zuzendaritza-karguentzako prestakuntza-zentro bat da, nazioartean ezaguna dena David J. Anderson-ek berak garatutako Kanban metodoa erabiltzen duelako enpresen kudeaketari eta lidergoari buruzko garapen-programak eskaintzeko.

 

Bilbon irekitako prestakuntza-zentroa, joan den apirilaren 11n inauguratua, Europako lehen egoitza da David J. Anderson School of Management zentroarentzat, zeinaren prestakuntza-programek arrakasta itzela baitute Estatu Batuetan eta munduko beste toki batzuetan. Bilboko prestakuntza-eskolak dagoeneko erakarri ditu hainbat bezero Estatu Batuetatik, Alemaniatik, Indiatik, Frantziatik, Erresuma Batutik, Latinoamerikatik, Europa Ekialdetik eta Afrikatik, eta, jakina, baita ere Euskaditik eta Estatu osotik.

 

Eskolaren fundatzaile David J. Anderson eskoziarra da izatez, eta sei liburu idatzi ditu Kanban metodoari buruz. David J. Anderson School of Management zentroak jabetza intelektual propioa dauka eta baita ere prestakuntza-planak, beraizik diseinatuak enpresa teknologikoentzat eta zerbitzu profesionalak ematen dituzten enpresentzat; eta horrek modu berriak eskaintzen dizkie zuzendaritza-karguei enpresaren ikuspegia garatzeko, erabaki egokienak hartzeko eta eraginkorrago izateko. Kanban metodoak erabaki-marko pragmatiko eta egingarriak ematen dizkie enpresa-ingurunea aztertzeko eta beren lehiakortasun-posizionamendua hobetuko duten erabakiak hartzeko.

 

Bilbok oso baldintza erakargarriak eskaintzen ditu bertan kokatzeko David J. Anderson School Of Management zentroaren Europako bulegoa, esaterako: enpresen prestakuntza-maila handia, bizi-kalitate bikaina, aireportu-konexio onak Europako hub garrantzitsuenekin eta, era berean, kokaleku errentagarria negozioa Europarantz eta Latinoamerikarantz zabaltzeko.

 

Bulegoak, guztiz berrituak eta multimedia teknologiaz hornituak, Bilboko hirigunean daude. Carlos Callejak, Bilboko prestakuntza-zentroko zuzendari nagusiak, hauxe adierazi du: “Gure helburua da gero eta lehiakorragoa den merkatu baten eskakizunak betetzen laguntzea enpresei eta beren liderrei. Kanban metodoa tresna onena da konpainietako prozesuen kudeaketa hobetzeko eta produktiboago egiteko”.

 

Bestalde, David J. Andersonek (berak ematen du prestakuntza Bilbon eta Seattlen) hauxe esan du: “Guretzat oso garrantzitsua da Bilbon irekitzea Europako lehen bulegoa, aukera ematen digulako hurbilago egoteko Europako bezeroengandik. Gure ikastaroek beti izan dute orientazio pragmatiko bat, ekintzetan eta frogetan oinarritua. Badakigu gure metodoek funtzionatzen dutela, frogatuta daude, eta badakigu zein zaila den aldaketak inplementatzea enpresetan, horregatik, orientazio praktiko eta egingarria eskaintzen dugu, martxan azkar jar daitekeena. Horrek bereizten du gure ikuspegia gainerakoengandik”.

 

David J. Anderson School of Management zentroa “Enterprise Agility Europe” izeneko bi eguneko konferentzia bat antolatzen ari da Bilbon, ekainaren 10etik 11ra, “Azkartasuna garrantzitsua da” lelopean. Konferentzia horretan bilduko dira hainbat herrialdetako 19 hizlari, denak ere enpresen azkartasun-industriako eta konpainien eraldaketaren kudeaketa arloko liderrak.

 

Hitzaldietan sektore desberdinetako eraldaketa- eta azkartasun-kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira. Gainera, Kanban metodoaren kudeaketari eta ezarpenari buruzko lau tailer antolatu dira, zeintzuetan aholkulari adituek giltzarri metodologikoak emango baitituzte negozio-prozesuak eraginkortasunez eraldatzeko. Topaketarako sarrerak eskuragai daude helbide honetan: https://www.enterprise-agility.eu

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow