Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 ekaina, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

Net Zero Basque Industrial SuperCluster-ek industriaren deskarbonizazioari buruzko nazioarteko egitasmoan hartu du parte

Mundu osoko 70 ordezkarirekin batera hartu du parte Erresuma Batuko “Industrial Decarbonisation Innovation and Research Center IDRIC”ek antolatutako ekimenean

Europako, Australiako, Japoniako eta AEBko energia-enpresetako, kluster industrialetako eta ikerketa-erakundeetako 70 ordezkari ekainaren 21 eta 22an Londresen bildu dira jarduera industrialaren deskarbonizaziora bidean beren ezagutzak eta esperientziak partekatzeko.

Bileraren helburua da mundu mailako kluster industrialek deskarbonizazioaren inguruan duten ezagutza hobetzea eta gai hauen inguruko esperientziak partekatzea besteak beste: gobernuek eta industriak elkarrekin nola egiten duten lan, zein diren klusterretan deskarbonizazioaren bultzatzaileak, ekintza sustatzeko eragingarrienak diruditen pizgarri publikoak zein diren eta zein diren deskarbonizazio-prozesuetatik eratorritako negozio-ereduak.

Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuna arloko zuzendaria, World Economic Forumeko (WEF) ordezkariekin batera izan da egitasmoan Net Zero Basque Industrial SuperCluster, deskarbonizazio industrialaren euskal estrategia hedatu duen ekimena, ordezkatuz. Harekin batera, Kwinanako WEF proiektuko (Australia), Anbereseko portuko, eta Erresuma Batuko Hyneteko eta Humberreko kluster industrialetako ordezkariek ingurumenari dagokionez jasangarria litzatekeen jarduera industriala bultzatzeko abian jarri dituzten ekimenak ordezkatu dituzte.

Egitasmoari esker, deskarbonizazio industrialerako erronka (IDC) zuzentzeko Erresuma Batuko gobernuak duela gutxi sortu duen IDRIC institutuarekin elkarlana bideratzeko bideak ireki dituzte. Aipatutako institutua Erresuma Batuko gobernuak finantzatu du 210 milioi liberarekin eta aurrekontu hori industriak emandako 261 miloi libera esterlina arteko finantzaketarekin handitzea espero dute.

 

Lotutako albisteak

16 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Aclimak eta bere 21 bazkidek euskal ingurumen-sektorea aurkeztu dute IFAT 2024an ingurumen-teknologien garapenean erreferente gisa
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
13 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
OnEin Kontserbak, Euskadin egindako kontserba ekologikoak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak