Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 urria, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa UP Euskadi

SSI Taldeak ekintzailetza-programak jarri ditu martxan Getxon eta Barakaldon, Silver Economy sektorean

Proiektu honek enpresa-ekimen berrien sorrera bultzatuko du

 

Proiektu honek enpresa-ekimen berrien sorrera bultzatuko du

 

Gaur egun, Bizkaiko herritarren ia % 22k 65 urte baino gehiago ditu, eta joera demografiko hori haziz joango da datozen urteetan. Horren ondorioz, behar berriak ditu herritar-talde handi batek, bai osasunari dagokionean, bai eta beste alor batzuetan ere, hala nola aisialdian, trebakuntzan eta mugikortasunean. Alor horretako ekintzailetza-aukerak baliatzeko, Ekin Silver Economy programa du martxan SSI Taldeak .

 

Servicios Sociales Integrados kooperatibak mentorizazioko eta proiektuak bizkortzeko programa honen bi edizio berri jarri ditu martxan. Lehenengoa Getxon egingo da,  Udalaren Sustapen Ekonomikorako Zerbitzu Getxolanen laguntzarekin, eta bigarrena, berriz, Barakaldon egingo da, Inguralde herriko Garapen Agentziaren laguntzarekin. Bi kasuetan, aurkezpen-saio bana egingo da, programa ezagutzera emateko. Getxon urriaren 17an izango da, eta Barakaldon, berriz, azaroaren 9an.

 

“Euskadiko egoera soziodemografikoa, laguntza-beharrak sortzeaz gain, enpresa-aukerak ere ari da sortzen, eta ez gara guztiei behar bezala erantzuten ari”, azaldu du Karmele Acedok, SSI Taldearen CEOak. SOCEM HUBek, SSI Taldearen ekintzailetza-alorrak, diseinatutako programaren helburua da behar horiei erantzutea, laguntza espezializatuko prozesu baten bidez.

 

Ekin Silver Economyk 12 hilabeteko iraupena du; hilabete horietan, enpresa eta pertsona ekintzaileek beren negozio-ideiak garatu ahal izango dituzte. Aholkularitza jasoko dute haien negozio-plana sendotzeko eta merkaturatzea lortzeko, eta SSI Taldearen living laba edukiko dute haien zerbitzura. Espazioa I+G+B unitate bat da, proba eta esperimentazio errealeko banku gisa funtzionatzen duena, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan dago.

 

Bi programa horiek kooperatibak lehendik Bilbon, Bilbao Ekintzaren kolaborazioarekin, martxan duen proiektuari batuko zaizkio. Duela 4 urte hasi zuen ibilbidea SSI Taldearen ekintzailetza-unitateak, eta ordutik beste lurralde-agentzia batzuekin ere aritu da lankidetzan, hala nola DEMArekin eta Ermuko Udalarekin. “Ekintzailetza-agentziekin lan egiten dugu; gure jakintza espezifikoa eta proiektuak testeatzeko eta kontrastatzeko aukera ematen diegu, adituen begirada eskainiz”, azaldu du Karmele Acedok. “Lau urte hauetan, 35 proiektu baino gehiago bultzatu ditugu alor ugaritan; hala nola, fisioterapia, prestakuntza, zerbitzu juridikoak, telefonia eta estimulazio kognitiboa”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak