Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 apirila, 2021 Digitalizazioa Ekintzailetza Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Mikroenpresa Digitala programak trebakuntza eskaintzen du Marketin Digitalean, Zibersegurtasunean eta Produktibitatean

Bi orduko ikastaro praktikoak, doakoak eta Zoom bidez egingo direnak

SPRIren Mikroenpresa Digitala programak 14 ikastaro eskainiko ditu aste honetan, ezagutza eta trebakuntza digitala emateko marketin digitalarekin, zibersegurtasunarekin eta produktibitatearekin lotutako alderdi desberdinetan. Programaren prestakuntzak ikastaro berriak eskaintzen ditu, baina baita beste batzuk ere, aurreko edizioetan erregistratutako eskaera handiari erantzungo diotenak.

Prestakuntza-saioak talde txikitan egingo dira, bertaratuen arteko harremanak ahalbidetzeko eta zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Saioak formatu digitalean egingo dira Zoom plataformaren bidez.

 

MARKETIN DIGITALARI buruzko saioen helburua izango da mikroenpresak eta autonomoak trebatzea, gai izan daitezen estrategia digital bat sortzeko eta estrategia horren bitartez euren balizko bezeroak erakartzeko. Hauxe da SPRIren prestakuntza-proposamena:

Canva: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat
2021/04/22 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

Blog korporatiboa I: irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak

2021/04/23 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

Blog korporatiboa II: WordPress.com-en hastapenak

2021/04/30 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

Instagram I: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko
2021/04/27 Zoom Webinarra 9:30-11:30

 

Instagram II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko
2021/04/23 Zoom Webinarra 14:30-16:30

2021/04/29 Zoom Webinarra 9:30-11:30

 

Mailchimp: Nola egin bezeroentzako e-mailingak

2021/04/26 Zoom Webinarra 9:30-11:30

 

HUBSPOT CRM: Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak

2021/04/26 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

Twitter: handitu eta neurtu zure eragin soziala

2021/04/26 Zoom Webinarra 14:30-16:30

 

Facebook II: nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en

2021/04/27 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

Google Analytics: Monitorizatu zure webgunea

2021/04/29 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

PRODUKTIBITATEAREKIN lotutako saioen helburua proposamen honetan laburbiltzen da: “Irabazi denboraren aurkako borroka zure negozioan eta zure denbora pertsonalean tresna eta aplikazio desberdinak erabiliz”.

 

Office 365 Ezagutzen; Onedrive, zure lainoa
2021/04/22 Zoom Webinarra 15:00-17:00

 

Slack: Elkarlaneko komunikazioa talde lanerako

2021/04/23 Zoom Webinarra 9:30-11:30

 

TEAMS: Produktibitatea eta Komunikazioa zure taldearekin

2021/04/29 Zoom Webinarra 15:00-17:00

 

ZIBERSEGURTASUNAREKIN lotutako prestakuntzari dagokionez, helburua da zure negozioko informazioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponiblitatea bermatuko duten ezagutza eta tresnak eskaintzea.

 

Tramite Telematikoak eta Ziurtagiri Digitalak

2021/04/26 Zoom Webinarra 12:00-14:00

 

Hemen dituzu Mikroenpresa Digitala programaren prestakuntza-eskaintza osatzen duten gainerako ikastaroak.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak