Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 otsaila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Europako Manunet sareak, Eusko Jaurlaritzak zuzendu eta Innobasquek koordinatuak, 12 milioi euro ditu ete-en fabrikazio aurreratuan i+g proiektuak finantzatzeko

Deialdi hau koordinatzen duen Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia laguntza hauek jasotzeko interesa duten euskal ETEei laguntzen ari da eskabideak izapidetzeko prozesu osoan; aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da

Deialdi hau koordinatzen duen Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia laguntza hauek jasotzeko interesa duten euskal ETEei laguntzen ari da eskabideak izapidetzeko prozesu osoan; aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da

Manunet sareko kide den lurralderen bateko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroekiko lankidetzan gauzatu behar dira aurkezturiko proiektuak

2007an sortu zenetik, 111 euskal enpresak jaso dituzte Manunetek ematen dituen laguntzak; oraingo deialdian 250.000 eurorainokoak izan daitezke proiektu bakoitzeko

Manunet Europako sareak, herrialde eta eskualdeetako gobernuek osatuak, 12 milioi euroko beste deialdi bat egin berri du fabrikazio aurreratuarekin lotutako I+G proiektuak finantzatzeko. Europako sare honen liderra Eusko Jaurlaritza da eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen du; honek, Euskadiko enpresa txiki eta ertainek finantzaketa hori errazago eskura dezaten, banakako aholkularitza eskainiko die konpainia interesdunei beren eskabideak izapidetzeko orduan.  Industria 4.0ren esparruan berrikuntzaren bat ezartzeko asmoa duen edozein ETEk jo dezake Berrikuntzaren Euskal Agentziara, eta bertako teknikariek emango diete egin beharreko urratsen berri, baita formalizazioan lagundu ere. Martxoaren 17ra arte aurkez daitezke proiektuak, eta Manunet sareko lurraldeetako enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroekiko lankidetzan gauzatu behar dira.

 

Manunet deialdiaren bidez, urtean 250.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen zaizkie euskal enpresei arlo hauetan: fabrikaziorako ezagutzan, informazio- eta komunikazio-teknologietan oinarritutako ingeniaritza-proiektuak; ingurumen- eta energia-aplikazioetarako fabrikazio-teknologiak, baliabideen eraginkortasuna, birziklapena eta ekonomia zirkularra barne; egokitzapen-fabrikazioko teknologiak; fabrikaziorako material eta konposite berriak; fabrikaziorako metodo, osagai eta sistema berriak; gehikuntzazko fabrikazioa eta fabrikazio aurreratuarekin lotutako beste teknologia edo produktu batzuk.

 

Europako ekimen horietan parte hartuz, Euskadi Europako eskualde berritzaileenen artean kokatzen du Innobasquek, eta lan hori euskal enpresen nazioarteko lankidetzarako deialdi hauetan parte hartzea sustatuz osatzen da. Oraingo honetan, Agentziak ETEetan jartzen du arreta, hauek batzuetan gogo gutxi izaten baitute programa horietan interesatzeko aurretiko prestakuntza (proposamenak idaztea, dokumentazioa aurkeztea, bazkideak bilatzea…) eskatzen dutelako; horregatik, diru-laguntza horiek lortzeko dituzten benetako aukerak ezagutzera bultzatzen ditu eta eskaera-prozesuan lagundu egiten die.

 

Europan bazkideak bilatzea

Nazioz gaindiko programa denez, diru-laguntza horiek jaso ahal izateko, euskal ETEek aurkeztutako proiektuek beste enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentro batzuen parte-hartzea izan beharko dute, Manunet sareko bederatzi herrialde edo sei eskualdeetako bitakoak, gutxienez:  Alemania, Espainia, Irlanda, Israel, Luxenburgo, Norvegia, Errumania, Errusia, Turkia, Valonia (Belgika), Overijsssel (Herbehereak), Asturias, Gaztela eta Leon, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

 

 

Aurreko deialdietan, 283 proiektuk (horietako 111 euskal enpresek aurkeztuak) 268 milioi lortu dituzte guztira, Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programan integratutako ekimen honetatik. Izan ere, jarduera-eremu jakin batean (fabrikazio aurreratua) lehentasun berberak dituzten hainbat herrialdetako eskualdeen arteko sinergiak sortzean, Ikerketa eta Berrikuntzako Espezializazio Adimenduneko Estrategia (RIS3) nazioartekotzeko tresnaren adibidetzat jotzen du sare hori Europako Batzordeak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak