Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 abuztua, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Enpresa industrialak digitalizatzeko programa zabalik dago irailera arte

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren)  bitartez, zabalik mantenduko du laguntza-programa honen deialdia, zeinaren helburua baita euskal enpresa industrialei 4.0 Industrian sartzen laguntzea.

 

SPRIk zabalik mantenduko du Industria Digitala programaren deialdia, zeinaren bidez laguntzak emango baitira euskal enpresak errazago eta azkarrago sar daitezen 4.0 industriara.

Industria Digitala Programak enpresa industrialak digitalizatzeko proiektuak sustatzen ditu.

Eskaintza osatzeko, urtero zabaltzen da industria arloko ikerketa esperimental eta estrategikoei zuzendutako Hazitek laguntza-programa.

 

Eskaerak spri.eus/ayudas webgunean tramitatzen dira. Informazio gehiago 902702142 telefonoan

 

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren)  bitartez, zabalik mantenduko du laguntza-programa honen deialdia, zeinaren helburua baita euskal enpresa industrialei 4.0 Industrian sartzen laguntzea. Zehazki, Industria Digitala programak 2,26 milioi euroko aurrekontua du fondo galdurako diru-laguntzak emateko, eta Basque Industry 4.0 Estrategiaren markoan garatu den tresnetako bat da. Basque Industry 4.0 estrategia Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.

 

Industria Digitala programak eta Basque Industry 4.0 ekimenak helburutzat dute laguntzak ematea manufaktura sektoreko ETE industrialei EIKTak txertatzeko beren prozesuetan, eta baita ere produktu industrialen diseinuan eta montajean lan egiten dutenei.  Jaurlaritzak 2,26 milioi euroko aurrekontua bideratu du programa horretara.

 

Ekintza honen helburua da EIKTak sartzea ETE industrialek sustatutako 300 proiektutan, horietako bakoitzak gehienez 18.000 euro jasoko dituelarik. Manufaktura sektoreko ETEak izan behar dute,  jarduera industrialeko zentroa Euskadin eduki behar dute eta laguntzaren xede den ekintza ere Euskadin garatu beharko dute. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak arlo hauetakoren batekoak izango dira: hornikuntza katearen kudeaketa, informazioaren kudeaketa integratua, bezeroekiko harremanak, produktuaren bizi zikloa, produkzio prozesua kontrolatzeko sistemak, prebentziozko mantenimenduaren kudeaketa edo produkzio prozesuarekin lotutako logistikaren kudeaketa. Laguntza hauek ere diru-laguntza bezala emango dira; mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan %50ekoak izango dira eta enpresa ertainen kasuan %30ekoak.

 

Programa horietarako eskaerak www.spri.eus/laguntzak/ webgunean tramitatuko dira. Informazio gehiago 902702142 telefonoan

 

Gaur deialdia ireki duten horiez gain, Eusko Jaurlaritzak baditu aktibatuta beste tresna batzuk, laguntza emateko 4.0 Industriako teknologiak txertatzea helburu duten ekimenei, tresna berrien bidez edo lehendik existitzen direnak berbideratuz. Azken multzo horretan sartzen da, adibidez, Hazitek programa. Hazitek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruko programa bat da, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu lehiakorrak nahiz estrategikoak laguntzen dituena. ETEei zuzendutako programa horrek diru-laguntzak ematen ditu produktu berriak edo oinarri teknologikoko enpresa berriak garatzeko, eta orobat laguntzak ematen ditu I+G-ko proiektu estrategikoak martxan jartzeko.

 

2017an Hazitek programak 82 milioi euro inguru inbertitu zituen kontzeptu horietan, eta babesa eman zien 800 enpresaren 755 proiekturi, guztira 294 milioi euroko inbertsioa egin zelarik I+G arloan.

 

2018rako aurreikuspenen arabera, 83 milioi euro banatuko dira, enpresen I+G-ko jarduera 2017koa baino handiagoa izan dadin.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak baditu beste laguntza batzuk Basque Industry 4.0 multzoan sartzen direnak eta SPRIren bitartez kudeatzen direnak: Banda Zabala Zabaltzeko Programa (PEBA) –azpiegitura industrialetako konektagarritasuna hobetuko duena-, eta beste hainbat ekintza, laguntza ematen dutenak 4.0 industriako profesionalak ezagutu, sentsibilizatu eta prestatzeko, Enpresa Digitala eta 4.0 Industriako Barnetegi Teknologikoak programen bidez.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak