Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 22 urria, 2018

5.0 gizartea, offshore eolika eta automobilgintza Tapiak Japoniara egingo duen erakunde-bidaiaren ardatzak izango dira

Ordezkaritza Gestampek datorren ostegunean Matsusakan inauguratuko duen fabrika berriaren inaugurazioan izango da
-

 

Ordezkaritza Gestampek datorren ostegunean Matsusakan inauguratuko duen fabrika berriaren inaugurazioan izango da

Sailburua Japoniako Gobernuko Kabineteko eta Ekonomia, Merkataritza eta Industria Ministerioko ordezkariekin bilduko da

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak bihar goizean hasiko du erakunde-bidaia Japonian, Asian euskal industriaren kalitatearen eta lehiakortasunaren eta Basque Industry 4.0 politika-estrategiaren berri emateko, eta hainbat sektoretako euskal enpresei merkatuak eta lankidetzarako kanalak irekitzen laguntzeko.

 

Arantxa Tapiak Japoniara, munduko hirugarren ekonomiara eta industria- eta teknologia-arloetan aurreratuen dagoen herrialdeetako bat den horretara, egingo duen bidaiaren helburua honako hau da: zuzenean ezagutzea herrialdeko merkataritzan euskal enpresak sartzeko bide eman dezaketen Japoniako erakunde eta enpresak, eta horiekin harremanetan jartzea. Japoniak kokapen estrategikoa du, une hauetan munduko eskualde dinamikoenean (Asia-Pazifikoa), eta oso merkatu interesgarria da; aurrezpen nazionalaren maila oso altua da (BPGd-aren % 23ren parekoa), baita teknologia aurreratuaren maila ere, eta industria-sektore dibertsifikatua du.

 

5.0 gizartea

Japonia herrialdean egongo den bitartean, Arantxa Tapia hiru sektoretan (automobilgintza, energia berriztagarriak eta 5.0 gizartea) erreferentziazkoak diren zenbait enpresatako zuzendaritza-langileekin batuko da. Tapiak Euskadiren ezaugarriei eta bere industriari buruzko informazioa zabalduko du, bai eta bertako politika publikoei, Basque Industry 4.0 estrategiari eta sektore pribatuko ezarpenari buruzko informazioa ere. Era berean, gara daitezkeen lankidetzako arlo teknologikoak aztertuko dira.

 

Gainera, ordezkaritzak Japonian dagoeneko 4.0 industriak eta digitalizazioak gizartean duen islan lanean dabiltzan enpresa eta erakunde garrantzitsuenak ezagutuko ditu. Society 5.0 (5.0 gizartea) terminoa erabiltzen dute dagoeneko eguneroko ohituretan ezarritako aurrerakuntza digitalekin bizi den gizartea izendatzeko.

 

Eremu horretan, Tapiak “Japonia 5.0 gizartea eginez berreraikitzen” ekimena ezagutuko du; Keidnaren (Japan Business Federation) elkartea da ekimenaren buru. Elkartea 1.376 enpresak, 109 industria-elkartek eta 47 erakunde ekonomikok osatzen dute. NTT Data oso presente dago Euskadin, Everis kontsulta-etxearen bidez; enpresa horretan ezagutuko dituzte, zuzenean, 5.0 gizarte horren eskura jartzen diren soluzioak; CRDS (Center for Research and Development Strategy), Japoniako Zientzia eta Teknologia Agentziara afiliatutako erakundean ere, zientzia, teknologia eta berrikuntzako politikei buruzko ikerketak eta proposamenak egiten dituenean, kontzeptu berri hori ere landuko da.

 

Gobernu-erakundeetatik, halaber, egoera berri horretarako politikak aktibatzen ari dira; beraz, sailburua Masayoshi Yamakage eta Takuya Yamazaki Japoniako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Industria Ministerioko goi-karguekin batuko da, bai eta Takao Nitta Japoniako Gobernuko Kabineteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariarekin ere.

 

Automobilgintza eta offshore energia

Bidaia horretan eta Euskadiko Automobilgintzako klusterrarekin Honda, Toyota eta Bridgestone enpresak bisitatuko dituzte. Enpresa horiek lider dira automobilgintzako sektorean, eta euskal ordezkaritzarekin partekatuko dituzte automobilgintzaren merkatu-analisi globala eta beren etorkizuneko proiektuak.

 

NEDO (New Energy and Industrial Technology Development Organization) da I+G jarduerara bideratutako laguntzak kudeatzen dituen erakundea, eta, duela hilabete gutxi, Euskadin izan zen, zuzenean Haizea Wind edo Windbox instalazioak ezagutzen, besteak beste. Bilbon izan ziren jardunaldietan, energia berriztagarrien eremuan, offshore eolikoan lankidetzakoak izan daitezkeen proiektuak identifikatzeko lanean jarraitzea adostu zen. Oraingoan NEDO eta Eusko Jaurlaritza partekatzen dituzten eta bi ekonomietarako interesekoak izan daitezkeen lan-eremuak zehatzago zehazten saiatuko dira.

 

Azkenik, Eikei Suzuki-k egingo dio harrera Tapiari, Mie probintziako prefeturako gobernatzaileak, eta berarekin sinatuko du erakunde-lankidetzarako memoranduma. Gainera, Mien Gestamp ingeniaritza autopropultsatuko enpresak fabrika berria inauguratuko du; ekitaldian, euskal erakunde-ordezkaritza izango da.

 

Merkatu zorrotza eta erosahalmen handikoa

Euskal merkataritzak Japonian presentzia txikia du. Gaur egun, 70 euskal enpresak dituzte esportazioak Japoniarekin. 8 euskal enpresa daude Japonian finkatuta, eta Japoniako 20 enpresa daude Euskadin finkatuta. Japoniako merkatua oso zorrotza da; bertan, produktuaren kalitatea erabakigarria da, eta hainbat sektoretan eskaintzen ditu negozio-aukerak, besteak beste, energia berriztagarrietan, elikaduran, automobilgintzan edo ezagutzaren trukean. Asia kontinentean duen eragin-eremua kontuan hartuta, interesgarria izan daiteke, halaber, hirugarren merkatuen nazioarteko lankidetza garatzeko.

 

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.