Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Azaroa, 2023 Up Euskadi Bind40

BIND 4.0 plataformako enpresa kideek, 8. edizioan, adimen artifizialaren eta IoT-aren aldeko apustua egiten dute, industria jasangarriagoari begira. Gehiago jakiteko: Basque Open Industry.

Berrikuntza irekiko programak, BIND 4.0, ezagutarazi berri du BIND 4.0 programaren 8. ediziorako 77 startup finalisten zerrenda.
  • Urtarrilean ezagutaraziko dira 8. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.
  • Murgiltze-teknologia, adimen artifiziala, IoT eta softwarea aplikatzen dituzten soluzioek interes handia pizten dute BIND 4.0 plataformako 70 enpresen artean.
  • Kideen % 23k barne-prozesuen digitalizazioa sustatu nahi dute eta % 21ek ingurumen-inpaktua, energia-efizientzia eta jasangarritasuna.

Berrikuntza irekiko programak, BIND 4.0, ezagutarazi berri du BIND 4.0 programaren 8. ediziorako 77 startup finalisten zerrenda. Startup horiek beren teknologia berritzaileak aurkeztuko ahal izango dizkiote euskal industriari hurrengo Basque Open Industry ekitaldian. 2024ko urtarrilean ezagutaraziko dira edizio honetako 70 enpresa kideek hautatutako startupak, eta une horretan hasiko dira garatzen industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarrien, osasunaren eta elikaduraren arloko proiektu berriak.

Aurten, enpresa kideek, sektoreko erronka nagusiei aurre egiteko, murgiltze-teknologiak, adimen artifiziala, IoT eta softwarea aplikatzearen aldeko apustua egiten dute. Proiektuen helburua da industrian digitalizazioa bultzatzeko gai diren soluzioak sortzea, betiere barne-prozesuak hobetzearen bidetik eta energia-efizientzia eta jasangarritasuna handitzearen bidetik, ingurumen-inpaktua murrizteko tresna diren heinean.

Mundu osoko 77 startup iritsi dira 8. edizioko finalera

BIND 4.0 azelerazio-programaren 8. ekitaldiko startup finalistak mundu osoko 777 hautagairen artean hautatu dira. Finalista horien artean nazioartekoak nabarmentzen dira, 40 startup baitira, hau da, guztien % 52 —Alemaniako 7, Erresuma Batuko 5 eta Italiako 3, besteak beste—. Gainerako % 48, hau da, 37 startup Espainiakoak dira, eta 18 Euskadikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko startupei dagokienez, 8 Gipuzkoakoak dira, 7 Bizkaikoak eta 3 Arabakoak.

Startupak azeleratzen dituen programaren aurreko 7 edizioen —2016tik antolatzen da— arrakasta izan du azken edizio honek. BIND 4.0 plataformak hiru ekimen ditu industrian berritzeko, eta ekimen horiek enpresa lider handiekin, sektoreko erreferentziazko enpresa txiki eta ertainekin eta Euskadiko sozietate publikoekin elkarlanean garatzen dira. Orain arte, hiru ekimen horiekin guztira 200 startup baino gehiago azeleratu dira, eta 300 proiektu baino gehiago garatu.

Adimen Artifiziala, industriarako lehentasuna

8. edizio honetako finalisten fasean, BIND 4.0 programaren parte diren 70 enpresa kideek —horien artean daude Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Ampo, Cie Automotive, Uvesco, Natra eta Faes Farma— berrikuntzako 142 proiektu hautatu dituzte, eta proiektu horien % 36k adimen artifiziala aplikatzen dute beren soluzioetan. Adimen artifizialaren barruan, Machine Learning, adimen artifizial moldagarria eta hizkuntzaren prozesamendu naturala (NLP) dira startupen proiektuen tresna teknologiko nagusiak, baita software-teknologiak ere, hala nola hodeiko plataformak eta Web3 soluzioak, teknologia garbiak eta robotika kolaboratiboa.

Teknologia eta azpiteknologia horiek aplikatzen dira, nagusiki, azelerazio-programako enpresa kideek proposatutako 12 erabilera-kasuetan. Soluzio horietako % 23 bideratzen dira produkzio-prozesuak optimizatzera eta beste % 21ek jasangarritasuna eta energia garbiak bultzatu nahi dituzte industriaren barruan.

Ezagutu BIND 4.0 programaren 8. edizioko finalistak

Aurten, startup finalistek beren soluzioak Bilbao Exhibition Centre (BEC!) erakustazokan aurkeztu ahal izango dituzte, azaroaren 13an eta 14an egingo den Basque Open Industry ekitaldian. Izatez, ekitaldi hori berrikuntzaren, adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren eta digitalizazio jasangarriaren arloko adituen topagunea izango da. Ekitaldi hori, bestalde, European SME Week 2023aren barruan sartzen da —aurten Bizkaiko hiriburuan du egoitza—

Hauek dira hautespen-prozesuko fase finalera iritsi diren eta Basque Open Industry ekitaldian ezagutu ahal izango dituzuen 77 startupak:

 

Adimen Artifiziala

4i Intelligent Insights Espainia KhendaAmeriketako Estatu Batuak
Advian Software OyFinlandia Lust 4 FoodEspainia
AnticipateAlemania Mindtrace AIErresuma Batua
Artificial PixelsAlemania Qassay Espainia
Aunoa Espainia Recog AnalyticsEspainia
Automaise Portugal ScreevoItalia
Bitvox Connected Acoustics – Alemania Tracks CO2Espainia
Cerrion Suiza Uali Espainia
DetektiaEspainia UktenaEspainia
ESGgoIsrael Universal OmicsEspainia
Frenel ImagingIsrael VRAin Espainia
GaussMLAlemania Vision Intelligence Limited Erresuma Batua
Industrial Analytics IA Alemania VisionairyFrantzia
Inspekto Israel We are clickers Espainia

 

Softwarea

51toCarbonZero Erresuma Batua EmissiumSuitza
AICA Suiza GundoEspainia
CEQUENCEEslovakia UsyncroEspainia
Digimet SolutionsBrasil Voltaage Frantzia
Digital Factory Consulting (Mairu)Espainia

 

Murgiltze-teknologiak

Braind 4.0 Italia NUUK TechnologiesEspainia
Infinite Foundry Portugal Veris BehaviorEspainia
iQ3ConnectAmeriketako Estatu Batuak Visionaries 777Singapur

 

Konektagarritasuna eta IoT

Advangrid  Letonia LoraontechEspainia
FibsenEspainia Safeloc SystemsEspainia
Hedro Sistemas InteligentesBrasil Singular ThingsEspainia
HeremosItalia

 

Robotika eta elektronika

Acceleration Robotics  Espainia NanostineEspainia
Advanced Algorithms 4 Radar Espainia Star Robotics Espainia
CultzymeEspainia

 

Big Data

Muutech Monitoring Solutions  Espainia Promptly HealthPortugal
Olive Diagnostics Israel W’wave – Espainia

 

Manufaktura gehigarria

Algaloop Microalgae Biotechnology Espainia PrintCBIsrael

 

Zibersegurtasuna

Goldilock – Erresuma Batua Orbik Cybersecurity – Alemania
LocateRiskAlemania

 

Hidrogeno-teknologiak

Carbon280 Australia Hydrogen WavesErresuma Batua

 

Beste batzuk

12 To Zero Technology  Herbehereak KernovaEspainia
AlgaesysPortugal Lifespin Alemania
BiotaGipuzkoa PyroistechEspainia
BirziplastikEspainia NawattiaItalia
BromalgaeEspainia SolumarArabiar Emirerri Batuak
Go Ahead EngineeringEspainia

Lotutako albisteak

ARKITÉCNICAS 20 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik
Irakurri gehiago
Finamik 19 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak