Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 Marzo, 2023 Up Euskadi Bind 4.0 SME Connection

24 ETE eta 37 startup bildu dira BIND 4.0 SME Connection- en 2. edizioko erronka teknologikoetarako soluzioak zehazteko

BIND 4.0 SME Connection-ek antolatutako lehen topaketaren helburua da parte hartzen duten ETEek soluziorik egokienak detektatzeko hautatu dituzten startupak zuzenean ezagutzea.
  • 37 startup finalistak hartuko dute parte SME Connection-en 2. edizioaren azken hautaketa-fasean
  • Aurten, parte hartu duten 24 ETEek 11 erronka sektorial proposatu dituzte eraldaketa digitalean aurrera egiteko.

 

BIND 4.0 SME Connection programaren bigarren edizioko 37 startup finalistak ekimenaren 2. edizioan parte hartu duten 24 ETEekin bildu dira Miramongo Parke Teknologikoan, Donostian, datozen hilabeteetan elkarrekin garatuko dituzten berrikuntza irekiko proiektuak zehazteko. BIND 4.0 SME Connection ETEei zuzendutako ekimen bat da, BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren barruan, eta startupekiko lankidetzaren bidez eraldaketa digitala bultzatzea du helburu.

 

Topaketa hori deialdiko azken hautaketa-fasea da. Deialdia urtarrilean abiarazi zen, eta 200 hautagaitza baino gehiago jaso zituen, hau da, aurreko edizioan erregistratutakoen bikoitzak. Networkingaren eta aurkezpenen jardunaldi horren barruan, 37 startup finalistak bakarka bildu ahal izan dira lehenetsi dituzten 24 ETE parte-hartzaileekin, eta 11 erronka sektorialetan sakondu ahal izan dute premia horiei erantzuteko.

 

Zehazki, BIND 4.0 SME Connection-en aurtengo edizioan parte hartu duten 24 ETEak honako Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde hauetakoak dira: Aclima (AAC Acústica, Sercontrol, Agrupalab), Basque Food Cluster (Artomaña Txakolina SL, Bodegas Itsasmendi, Paturpat, Giraldo Food Group SL), Eraikune (Zikotz, Fhimasa, REPAIR), Habic (Alcad Electronics SL, Burdinola, Daisalux, Ojmar), Uptek AFM (Lantek, Loire, Ona, Gestamp), Siderex (GHI Hornos Industriales); eta Adegi enpresa-elkartekoak ere bai (Couth Industrial, Salva Industrial, Euskabea, Comercial Hostelera del Norte, Metrología Sariki). Teknologia berriak aplikatzearen bidez makina-erremintaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren arloetako digitalizazioaren erronka berriei erantzuteko ahalmena duten startupak bilatzen dituzte guztiek.

 

BIND 4.0 SME Connection-ek antolatutako lehen topaketaren helburua da parte hartzen duten ETEek soluziorik egokienak detektatzeko hautatu dituzten startupak zuzenean ezagutzea. Era horretan, euskal ETEak bultzatzeko eta haien digitalizazioa bizkortzeko proiektu berritzaile berriak jarri ahal izango dira abian, eta haien lehiakortasun-abantaila eta berrikuntza eta negoziorako barne-ahalmenak areagotuko dira.

 

Bestalde, topaketaren ondoren hautatutako startupek proiektu bat garatuko dute sektorean erreferentzia den bezero batekin lankidetzan. Horren bidez, beren teknologia erabiltzeko lehen aukeretako bat lortuko dute, eta posizionamendu hobea eta agerikotasun handiagoa izango dute.

 

BIND 4.0ren arrakasta-eredua SME Connection-en

SME Connection Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Up!Euskadi plataformaren bidez sustatutako BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren ekimenetako bat da. 2016. urteaz geroztik, proiektu berritzaileen garapena ziurtatu du Euskadiko enpresetan, eta berrikuntza irekiaren onurak eta startupen hazkundea ezagutarazi ditu proiektu errealekin eta erreferentziazko bezeroekin. Horren ondorioz, nazioarteko erreferentziazko plataforma bihurtu da.

 

SME Connection-ek efizientzia egiaztatuta duen Cluster Challenges ereduari jarraitzen dio. Eredu horretan, BIND 4.0 SME Connection-eko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeek eta enpresa-elkarteek ETEentzako hainbat erronka komun identifikatzen dituzte. Horren helburua da erronka horiei erantzuteko proiektu berritzaileak garatzea, startup teknologikoekin lankidetzan eta hainbat teknologia erabiliz (hala nola adimen artifiziala, Big Data, IoT edo zibersegurtasuna).

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak