Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 urria, 2021 Berrikuntza Industria adimenduna Ris3 Euskadi

Nautilusek mundu mailako lidergoa sendotu du itsas-eolikorako plataforma flotatzaileen merkatuan

Berriki Subsea 7 multinazionalak partaidetzak hartu izanak enpresaren izaera internazionala egiaztatu du.

Nautilus Floating Solutions 2013an sortu zen, Tecnalia Ikerketako eta Garapen Teknologikoko Zentroaren enpresa-iniziatiba bezala. Bertako Itsas Energien Arloak egindako haize-plataforma flotatzailearen kontzeptua balioesteko eta teknologia hori merkaturatzeko, Tecnaliak indarrak batu zituen Euskal Herriko hainbat industria-konpainiarekin (Muruetako Ontziolak, Tamoin Taldea, Velatia eta Vicinay Marine). 2019an, Jauregui Industrial Taldea seigarren akzioduna bilakatu zen; 2021 honetan, Subsea 7-k partaidetzak hartu izanak Nautilusen nazioarteko merkatuko lidergoa finkatu du.

“Horrek bultzada nabarmena emango dio Nautilusen jarduerari, konpainia handi honen laguntza estrategikoa, finantza- eta giza-laguntzarekin”, azaldu du Jesús María Busturiak, Nautilusen zuzendari nagusiak. Subsea 7, petrolio- eta gas-arloko ingeniaritza-, fabrikazio- eta instalazio-proiektu handien kudeaketan eta instalazioan zentratutako multinazionala da (energia berriztagarrien sektorean aktibitate gorakorrarekin, batez ere itsas-eolikan). 5.000 langile baino gehiago ditu eta Luxenburgon dago finkatuta, Londresen, Parisen edo Noruegan bulegoak dituelarik.

“Nautilus energia eoliko flotatzailearen munduan enpresa ezaguna da. Izan ere, Subsea 7-k partaidetzak hartu izanak gure izaera internazionala egiaztatu du, baita merkatu honetan lortu dugun erakargarritasuna ere”, azaldu du Busturiak. Nautilusek, 2013an sortu zenetik, erdi-murgilgarria den itsas-eolikarako plataforma batentzat teknologia bat garatu eta patentatu du. Itsas hondoaren sakontasun handia dela-eta, merkatuan dauden egungo zimendudun irtenbideak instalatzea ahalbidetzen ez duten eremuetan instalatu daiteke.

“Hain zuzen ere, sakontasun handiko eremu horietan biltzen da Europako baliabide eolikoaren % 80”, azaldu du Busturiak. Nautilusen diseinua, gainera, ontziola konbentzionaletan erraz fabrikatu ahal izateko pentsatuta dago, jadanik existitzen den balio-katea erabiliz. Aerosorgailuaren muntaia portuan egiten da, eta erremolkerako eta instalaziorako ohiko itsasontziak erabiltzen dira, itsas-eolika finkoan erabiltzen direnak baino askoz merkeagoak.

Gaur egun, enpresak hainbat proiektu aipagarri ditu abian: “Helbururik garrantzitsuena gure eskala errealeko lehenengo prototipoa eraikitzea da, gure teknologia baliozkotzea ahalbidetuko duena”, kontatu du Busturiak. Gainera, “Nautilus nazioarteko lehiaketetan parte hartzen ari da parke eoliko flotatzaileen esleipendun izateko. Parke horiek orain lizitazioan daude eta hamarkada honen bigarren zatian instalatuko dira (2025-2030)”, gehitu du.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak