Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi

51 herrialdetako mila parte-hartzaile bildu dira aeronautika sektorean kontaktuak sustatzeko enpresa-topaketetan

SPRI Taldeak, Hegan klusterrak, Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak eta Enterprise Europe Network sareak antolatu duten ekitaldiaren barruan, 1000dik gora bilera egin dira B2B topaketa birtualetan
Jardunaldiaren momentu bat.

 

51 herrialdetako mila parte-hartzaile bildu dira aeronautika sektorean kontaktuak sustatzeko enpresa-topaketetan. Bilerak ekainaren 8, 9 eta 10ean egin dira EACP Virtual B2B – Aerospace Applications & Technologies izeneko ekitaldiaren barruan. Ekitaldi hori SPRI TaldeakBasque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kide bezala-, Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak (EACP) eta Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak (HEGAN) antolatu dute, Aeronautika, Espazio eta Defentsarako Talde Sektorialaren eta EEN sarearen kolaborazioarekin.

 

Topaketek aukera eman diete industria aeronautiko eta espazialaren balio-kateko antolakunde guztiei kontaktu baliotsuak egiteko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko: adibidez, harreman komertzial berriak sortzea eta I+G+B proiektuetarako kolaboratzaile eta bazkide berriak bilatzea.

 

Ekitaldiaren zati garrantzitsuena B2B topaketa birtualak izan dira, non 1.057 bilera egin baitira Euskadiko berrogeita hamarretik gora antolakunde desberdinetako 73 parte-hartzailerekin.

 

Bilera birtualen aurretik ongietorriko onlineko hitzaldi bat egin da, non sektoreko azken joerak aurkeztu baitira. Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak (HEGAN) eta Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak (EACP) antolatu dute konferentzia, eta Airbus, Boeing, Embraer, Lufhansa Technik, Thales Alenia Space eta AeroDynamic Advisory enpresetako eta Europako Batzordeko kideak hizlari aritu dira.

 

Hona hemen landu diren gaiak: osagaiak, materialak, mugikortasun berria, propultsio disruptiboa, fabrikazio aurreratua, abangoardiako zerbitzuak, digitalizazioa eta 4.0, mantenimendu- eta konponketa-lanak, eta urrunetik gidatutako hegazkin-sistemak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak