Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 iraila, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Basque Cybersecurity Centrek CERT markako homologazioa eskuratu du

Era horretako ekimenen partaide izateak helburu bikoitza du: euskal ekosistema gehiago babestea eta Euskadin eremu horretan egiten den guztia ezagutzera ematea Aldi berean, BCSC ENISAren CSIRT mapan sartu da; hots, Europako zibersegurtasunaren agentzian Zibersegurtasun Euskal Zentroa Carnegie Mellon-ek jada baimendutako zentroa da CERT (Computer Emergency Response Team edo Larrialdi Informatikoen aurreko Erantzun Ekipoa) marka erregistratua […]

Era horretako ekimenen partaide izateak helburu bikoitza du: euskal ekosistema gehiago babestea eta Euskadin eremu horretan egiten den guztia ezagutzera ematea

Aldi berean, BCSC ENISAren CSIRT mapan sartu da; hots, Europako zibersegurtasunaren agentzian

Zibersegurtasun Euskal Zentroa Carnegie Mellon-ek jada baimendutako zentroa da CERT (Computer Emergency Response Team edo Larrialdi Informatikoen aurreko Erantzun Ekipoa) marka erregistratua erabiltzeko.

Carnegie Mellon-en CERT Coordination Center (CERT/CC) 1988. urtean sortu zen “Morris” harra agertzearen ondorioz; hau da, historiako lehen har informatikoa, Internetera konektatutako 6.000 ordenagailu infektatu zituena, kopuru osoaren %10 inguru. Har horren sortzaileari, Robert Tappan Morrisi, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, komunitateari 400 orduko zerbitzua ematera eta 10.050 dolarretako isuna ordaintzera zigortzearekin batera. Gertaera hura kudeatzeko, nazioarteko erakunde ezberdinek batera egin behar izan zuten lan, era horretako mehatxuei aurre egiteko modu koordinatuan lan egitea agerian geratuz, eraginkorragoak izateko eta indarrak ez bikoizteko helburuarekin.

CERT marka erosteko eta erabiltzeko eskubidea izateko, eskatzen duten enpresa eta erakunde ezberdinek Carnegie Mellon Unibertsitatearen baliozkotzeko prozesu oso bat igaro behar izaten dute. CERT marka erabiltzeko baimendutako erakundeen zerrenda osoa kontsulta daiteke hemen. Horien guztien artean, BCSCrenaz gain, honako hauek bezalako hainbat euskal enpresa nabarmentzen dira: ITS Security, S21Sec / Nextel, Entelgy, eta duela gutxi P3rseus. Guztiak zibersegurtasunaren arloan euskal ekosistemak duen potentzialaren adibide argia dira, San Franciscoko SA Conferencen jada erakutsi zen moduan.

CSIRT.es, FIRST, ENISA eta CERT marka

Iaz, BCSC CSIRT.es barruan sartu zen; hain zuzen ere, irabazi asmorik gabeko ekimena da, segurtasun informatikoko gertaerei erantzuna emateko talde publikoek zein pribatuek osatua, eta horien jarduera-eremua Espainiako estatuan kokatzen da. Tartean, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoetakoak sartzen dira, Ertzaintza bera.

Era berean, 2018ko urrian, zentroaren lana aitortua izan zen FIRSTera atxikitzearekin; hau da, Zibersegurtasuneko Gertaerei Erantzuna emateko Ekipoen Zentroen munduko foro handiena. Gaur egun, 470 erakundetik gora daude, pribatuak edo publikoak, militarrak, hezkuntzakoak edo gobernuarenak, kontinente guztietan banatuta, eta zibermehatxuei buruzko informazioa partekatzen dute, babestuago egotearren.

CERT markaren homologazio-prozesua gainditzeaz gain, Basque Cybersecurity Centre ENISAren CSIRTs mapan (European Union Agency for Network and Information Security, Zibersegurtasunerako Europako Agentzia) sartu dute. ENISA ezagutza espezializatuen zentroa da, EBeri eta osatzen duten herrialdeei zibersegurtasun arloko gorabeherak prebenitzeko, detektatzeko eta horiei erantzuna emateko hobeto prestatuta egoten laguntzen diena. Gaur egun, guztira 387 CSIRT daude mapan sartuta. Mapa horretan, BCSCrekin batera, beste 23 erakunde daude, estatuaren barruan jarduteko, zibersegurtasunaren inguruko mehatxu ezberdinei aurre egite aldera.

Era horretako ekimenen zati izateak helburu bikoitza du: euskal ekosistemaren babesa indartzea eta Euskadin arlo horretan egiten den guztia ezagutzera ematea.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak