SPRIn aktiboki parte hartzen dugu sareetan


ENTERPRISE EUROPE NETWORK - EEN

www.eenbasque.net

EBko Enpresa Zuzendaritza Nagusiak kofinantzatua.

Helburua: Europako politikei eta negozio aukerei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzea, laguntza ematea teknologi transferentziako prozesuetan eta sarbidea erraztea I+G+B finantzatzeko Europako programetara.

EENko Basque Node osatzen duten erakundeak: SPRI (koordinatzailea), BEAZ, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera eta INNOBASQUE.

 

EURADA - EUROPEAN ASSOCIATION OF DEVELOPMENT AGENCIES.

www.eurada.org

Europako Garapen Agentzien Elkartean (EURADA) biltzen dira Europar Batasuneko eskualdeen garapenean lan egiten duten 130 agentzia inguru. SPRI elkarteko Zuzendaritza Batzordean (Board of Directors) dago.

Helburua: EBko finantzaketa politiken eta instrumentuen berri eman eta horien inguruan eztabaidatu. Zuzeneko komunikazioa du Europako Batzordearekin eskualdeko garapen politikak garatzeko. Laguntasuna ematen du jardunbide egokiak trukatzeko bazkideen artean eta nazioz gaindiko proiektuetan kolaboratzeko.

 

ADRS foroa

www.foroadr.es

Espainiako Garapen Agentzien Elkartearen barruan Autonomia Erkidegoetako enpresa sustapenerako organismoak biltzen dira. Elkarte horrek gogoetarako guneak, albiste zerbitzuak, ikasketak, esperientzien trukea eta ekimen bateratuak eskaintzen ditu. Garapen Agentzien Talde Iberoamerikarra koordinatzen du.

 

TCI-Network, The Competitiveness Institute

www.tci-network.org

1998an sortua, TCI-Network da kluster arloko antolakunde eta profesionalen sare global nagusia, eta bere baitan hartzen ditu Garapen Agentziak, Gobernu Sailak, Klusterrak, Erakunde Akademikoak, Enpresak eta Erakunde Multilateralak, denak ere elkarrekin kolaboratzen ari direnak testuinguru ireki, malgu eta paregabe batean lehiakortasuna, berrikuntza eta klusterren garapena sustatzeko 110etik gora herrialdetan.

SPRIk TCI-Network sarearekin kolaboratzen du, aktiboki parte hartuz lan-talde espezializatuetan, mentoring programetan, ikaskuntza-topaketetan eta SPRIk lideratutako CLUSTERS3 bezalako ekimen europarretan.

 

Q-epea. Euskal Erakunde Publikoak Bikaintasunerantz-Entidades Públicas Vascas por la Excelencia

www.qepea.eus

2002an EUSKALITen laguntzaz sortua, Q-epea Euskadiko esparru guztietako (administrazioa eta enpresa publikoak) 28 erakunde publikoz osaturik dago, zeintzuek konpromisoa hartu baitute kudeaketako bikaintasuna bilatzeko, helburu bikoitzarekin: ikaskuntza partekatuaren bidez beren antolakundeetako kudeaketa hobetzea eta hobekuntza hori Euskadiko Sektore Publikoan sustatzea.

SPRIk Q-epea sarearekin kolaboratzen du, aktiboki parte hartuz haren barneko lantalde espezializatuetan: zerbitzu-gutunak, adierazle-bateriak, gardentasuna (SPRIk zuzendua).

SPRIn aktiboki
parte hartzen dugu proiektuetan

Sartu