Euskadiko Nazioartekotze Agentziak bere zerbitzuak azaldu dizkie klusterrei

16 maiatza, 2018
Euskadiko Nazioartekotze Agentziako arduradunak, jardunaldi batean.

Hainbat bilera egin ditu Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien laguntza eta zerbitzuen berri emateko

 

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia (Basque Trade and Investment) zuzeneko kontaktuak egiten ari da Euskadiko kluster sektorialekin, lehen eskutik azaltzeko Agentzia berriaren helburuak. Asmoa da zuzenean azaltzea zeintzuk diren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko sozietate horrek eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuak euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko. Eskaintza horren barruan oso garrantzitsuak dira Kanpo Sareko 16 bulegoetan (17 izango dira ekainean Milanen irekiko den bulegoarekin) ematen diren zerbitzuak.

 

Basque Trade and Investment agentzia hainbat klusterrekin batzartu da, hala nola Mafex, Siderex, Aclima, Uniport, Eraikune eta Habic-ekin. Bilera horietan klusterrek adierazi dute beharrezkoa dela EBrekiko loturak sendotzea eta balio erantsiko informazioa ekartzea. Orobat esan dute finantza-tresnak oso garrantzitsuak direla ekipoak saltzen dituzten enpresentzat eta zentzu horretan egiten diren urrats guztiak positiboak izango direla.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia Plan berriaren barruko apustuetako bat da, eta helburutzat dauka Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzea, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzea. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.

 

Agentzia berri honek antolakunde bakar baten pean biltzen ditu Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko eta SPRI Taldeko nazioartekotze arloko taldeak eta baliabideak. Hauek izango dira antolakunde horren zereginak:

  • Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen programak kudeatzea
  • Adimen lehiakorreko sistema berri bat diseinatu eta abiaraztea
  • Atzerriko Bulego Sarea indartzea
  • Pertsonak prestatzea nazioartekotze beken bitartez
  • Nazioartekotzea finantzatzeko eta finantza-tresnak eskuratzen laguntzeko programak berrikustea
  • Basque Country markaren erabilpena bultzatzea

SPRI Taldean integratutako Agentzia horrek 22 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta profesionalen talde bat esleituko zaio, 30 profesional egongo direlarik egoitza nagusian eta 19 Kanpo Sarean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow