Nortzuk gara?


SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia da, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa.

 

Gure helburua da euskal enpresak babestu eta bultzatzea Eusko Jaurlaritzaren politikak zabaltzeko zerbitzu eta programen bitartez, bide horretatik, zerbitzu emateko gure herriko enpresa-sareari.

 

Euskal enpresek SPRI Taldean dauzkate behar dituzten tresnak nazioartekotzeko, ekiteko, finantzatzeko, lurzoru industriala aurkitzeko, teknologia berriak aplikatzeko, berritzeko edota Industria berrian, hots, Basque Industry 4.0 testuinguruan sartzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak agentzia honi eman dio atzerriko inbertsioak erakartzeko eta ahalbidetzeko ardura, Invest in the Basque Country zerbitzuaren bitartez.

 

SPRI Taldeak erreferentzia garrantzitsua izan nahi du euskal enpresentzat bere Komunikazio kanalen bitartez (spri.eus, buletinak eta sare sozialak).

 

 
Azken ordukoa!