Partaidetutako enpresak eta innobideak pertsonak programa


Euskadi beti izan da lankidetza eta parte-hartze printzipioen gainean eraikitako herrialde bat, eta hala izaten jarraitu nahi du. Tradizio handia dugu enpresa eta gizarte arloetako lankidetza eta parte-hartzean, gero eta enpresa partaidetu gehiago ditugu, laguntzarako eragile-sare zabala dugu eta parte-hartzea sustatzeko sentsibilitate politiko garrantzitsua ere bai.

Lehiakortasuna hobetzea, Langileak Kudeaketan, Emaitzetan edota enpresaren Jabetzan parte hartzera zuzendutako ekintzen bitartez.

Ekonomiaren Garapen Sailak eta SPRIk helburutzat dugu parte-hartzea sustatzea, enpresa pertsona-komunitate bezala ulertzea, “neurrira” eginiko parte-hartze ereduak bultzatzea, laguntzarako eragile-sistema sendotzea eta enpresen lehiakortasuna eta kohesio soziala indartzea.


Innobideak Pertsonak programaren helburua da langileen parte-hartzea bultzatzea euskal enpresetan. Laguntasuna emango diegu enpresa horiei “eskalako jauzia” egin dezaten beren parte-hartze ereduetan, erantzuna emango diegu kasuan kasuko arazoei edota parte hartzeko ereduen ezarpen-gradu desberdinei eta indartu egingo dugu parte-hartzearen alde dauden enpresei laguntzeko euskal ekosistema.


INNOBIDEAK PERTSONAK PROGRAMAREN HELBURUAK

    • Langileen parte-hartzea bultzatzea enpresa barruan, oinarrizko elementua direlako lurraldearen lehiakortasuna eta kohesio soziala hobetzeko.
    • Parte-hartzean, konpromisoan eta pertsonen inplikazioan oinarritutako antolakuntza-kultura berria bultzatzea, lan harremanak hobetzeko.
    • Aukera ematea pertsonei beren ekarpenak egin ditzaten, ondoko hauek helburutzat dituzten proiektu partekatuen bidez: erantzukizunak hartzea, proiektuarekiko lotura emozionalak garatzea, gardentasuna sustatzea eta langilearen gaitasunak eta potentziala balioan jartzea.
    • Prozesu parte-hartzaileak garatzen laguntzea era guztietako enpresetan, horrela bermatuz bizirik iraungo dutela, aurrera jarraituko dutela eta hazi ere egingo direla parte-hartzean, kideen adostasun adimentsuan eta belaunaldi arteko konpromisoan oinarritutako enpresa proiektu bereizgarriak.
    • EAEn hamarkada luzez sortu den ezagutza eta esperientzia aprobetxatzea, enpresako langileen parte-hartzea bideratzeko eragile-ekosistema sendotuz (administrazio publikoak, enpresa-sarea, unibertsitateak, finantza sistema, zerbitzu espezializatuetako enpresak, elkarteak eta adituak).



HONELAKOA BAZARA…

  • ENPRESA KONBENTZITUA, zure filosofia dela-medio parte-hartze eredua hobetu nahi duena, garapen sostengarri hobea izateko.
  • SOZIETATE SORTU BERRIA, berau osatzen duten pertsonen ezagutzan oinarritua.
  • ONDORENGOTZA prozesuan dagoen ENPRESA, jabe guztien edo batzuen ondorengotza edo ordezkapen prozesua hasi duena negozioak indartsu jarraitu dezan saldu edo likidatu gabe
  • ZAILTASUN EGOERAN dagoen enpresa, non negozio osoaren edo zati baten jarraipena lortzeko ezinbestekoa izango baita zuzendaritza-karguek edo langileek jabetzan parte hartzea.
  • Lankidetzan oinarritutako BALORE KORPORATIBOAK dituen sozietatea.

  • …badituzu beharrezko baldintzak zure langileek KUDEAKETAN, EMAITZETAN edota KAPITAL SOZIALEAN parte har dezaten, eta HORRETAN LAGUN DIEZAZUKEGU

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Berrikuntza