Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urria, 2021 Zibersegurtasuna

Gardians Consulting: “Pandemiaren ondoren, digitalizazioa jada ez dela etorkizuneko faktore bat ikusi da, gaur egungo betebehar bat baizik”

Enpresa 2018an sortu zen, eta jarduera handitu egin du pandemia eta gero; testuinguru honetan, enpresek zibersegurtasun-neurriak areagotu behar izan dituzte.

Gardians Consulting dokumentuak kudeatzeko plataforma erabat segurua sortzeko ideia batetik sortu zen, eta gaur egun 40 proiektu baino gehiago dituen enpresa da. Zibersegurtasun arloan espezializatua, 2018an jaio zen eta hasi berri pandemia batekin topatu zen. Hala ere, ‘normaltasun berri’ baten garaian , bere jarduera areagotu du, informazioaren lapurreta, phisinga edo datuen bahiketa gero eta ohikoagoak diren testuinguru batean.

Ideia 2014an sortu zen. Merkaturatu zen arte, Gardians Consultingek beharrezko azpiegituran eta dokumentuak kudeatzeko plataformaren garapenean inbertitu zuen. Ondoren, pandemiak eragin handia izan zuen haren jardueran: “Enpresaren 3 urteko jardueratik, ia urte eta erdi eman dugu egoera zailean murgilduta, konfinamenduekin, aurrez aurreko bilerak egiteko ezintasunarekin eta zailtasun ekonomikoko uneak izaten enpresa askoetan. Normaltasun berriari ekin diogu orain”, azaldu du Naiara San Sebastianek, Gardians Consulting enpresaren sortzaileetako batek.

Pandemiak aldaketa handiak eragin zituen enpresa askoren pentsamoldean: “Oro har, enpresak konturatu dira digitalizazioa jada ez dela etorkizuneko faktore bat, oraingo betebeharra baizik. Lan-testuinguru berriak ezinbestekoa egiten du gure enpresek jauzi teknologiko digitala egitea, eta hori da, hain zuzen ere, Gardians Consultingek eskaintzen dueña”. Gaur egun, bere jarduera “frenetikoa” da, eta bezeroen eskaerak esponentzialki handitzen dira era guztietako zerbitzuetarako, “baina batez ere Gardians Cloud, dokumentuak kudeatzeko gure plataforma instalatzeko”.

Digitalizazioak eta online-hodeian informazio gehiago egoteak ere arrisku eragiten die enpresei. “Zoritxarrez, ziberdelinkuentziaren gorakada esponentziala izaten ari da, enpresei egindako zibererasoak azken urteetako mailarik altuenean daude”, azaldu du San Sebastiánek. Duela gutxiko txostenen arabera, ziberdelinkuentziak mundu mailan eragindako galerak 5.000 milioi eurotik gorakoak izango dira 2021ean. “Kopuru izugarria da, eta gainera, kopuru hori urtez urte gainditzen ari da. Une honetan egunean 2.244 gertakari burutu eta salatu dira, bat 39 segundoan behin”, gaineratzen du. Espainian soilik 133.155 eraso salatu ziren ziberdelinkuentzia-gertakari larri gisa, hau da, 365 eraso egunean, edo bat 4 minutuero. Eraso horien batez besteko kostua 75.000 €-koa izan zen eraso bakoitzeko.

Horregatik, konpainien kontzientziazioa funtsezkoa da. Gardians Consultingek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: zibersegurtasunaz gain, IT ikuskaritzak egiten dituzte, segurtasun-akatsak aztertuz eta hautemanez; sare korporatiboak kudeatzen dituzte, haien azpiegitura aztertzeko eta arkitektura guztiz berria planifikatzeko edo sortzeko beharrak antzemateko; online-hodeian dokumentuak kudeatzeko beren tresna propioa sortu dute, Gardians Cloud; eta posta korporatiboko zerbitzarien hosting zerbitzuak eskaintzen dituzte, une orotan bezeroen segurtasuna bermatuz.

San Sebastiánek aitortzen duenez, SPRI Taldeak enpresentzako zerbitzu mota horien inplementazioan duen zeregina egokia da. “Aktiboki parte hartzen dugu laguntza-programetan, eta, gainera, harro esan dezakegu esparru horretan gure bezeroentzat egin ditugun proiektu guztiek hobekuntza teknologikoa eragin dutela zibersegurtasunean”, dio San Sebastiánek. Fundatzaile-kidearentzat, “laguntza horiek funtsezkoak dira enpresa txiki eta ertainek beren datuak benetan ziurtatuko dituen teknologia aurreratua eskura dezaten”.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
8 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Irontec enpresen komunikazioak, software ingeniaritza eta zibersegurtasuna sustatzen ditu
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Zibersegurtasuna
Sernivel3 Groupek autobide digital ziberseguruak eraiki ditu enpresa eta erakundeentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak