Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 iraila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

BBF Fintech: Berrikuntzaren, finantzen eta teknologiaren elkargunea

BBF Fintech, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatutako ekimena da, finantza sektorean ekintzailetasuna eta berrikuntza disruptiboa sortzeko.
Bilbao Berrikuntza Faktoria Fintech

BBF Fintech, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatutako ekimena da, finantza sektorean ekintzailetasuna eta berrikuntza disruptiboa sortzeko.

Berrikuntza Irekiko programaren bitartez, diziplina anitzeko talde bat sortu da Laboral Kutxak eta Kutxabank-ek, finantza partner gisa, eta Dominion Digital-ek, partner teknologiko gisa, proposatutako erronkari erantzuteko.

BBF Fintech-ek startup eta finantzetan eta teknologian adituak diren ekintzaile onenak bilatu eta aukeratzen ditu. 2020/2021rako deialdia irekita dago.

Parte-hartzaileek hurrengo abantailak izango dituzte:

  • BBF Fintech inkubagailuan % 100eko hobaria urtebetez.
  • Programan garatutako soluzioaren jabetza intelektuala.
  • Kontzeptu-proba edo Gutxieneko Produktu Bideragarria (GPB) BBF Fintech-ek ordainduko du.
  • Proiektuaren eta parte-hartzaileen marka pertsonalaren zabalkundea.
  • Gaitasun ekintzaileak trebatzeko aukera.
  • Networkinga eta Fintech ekosistema ekintzaile eta berritzaileekin konexioa.
  • Ekimenaren sustatzaileekin kolaborazio estua: Laboral Kutxa, Kutxabank eta Dominion Digital.

 Programa Mondragon Team Academy metodologian oinarritutako bizpahiru eguneko sei moduloz osatzen da.

Arlo desberdinetako 10-12 pertsonako taldeak sortuko dira: Big data, Blockchain, zibersegurtasuna, mugikor bidezko ordainketak, edota finantza eta teknologiari lotutako beste arloetakoak. Taldeak finantza sektoreko erronka bat definitu beharko du eta honi aurre egiteko soluzio berritzaileak sortu.

Programaren amaieran proposamen guztiak aurkeztuko dira. Parte hartzen duten banku-entitateetako eta BBF Fintech-eko ordezkariz osatutako epaimahaiak soluziorik onena aukeratuko du kontzeptu-proba garatzeko.

info+: www.bbfaktoria.abside-suite.net

Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak