Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 uztaila, 2022 I+G

Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana eztabaidagai udako ikastaroetan

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du uztailaren 14 eta 15ean Donostian egingo den sinposiuma

Datozen uztailaren 14an eta 15ean, Donostiako udako ikastaroetan aztergai izango da Euskadiko “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030”, Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategiko partekatua arlo horiek bultzatzeko eta Euskadi digital, berde eta inklusiboago bateranzko trantsizioa azkartzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du ekitaldia.

Proiektu horren helburua da Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean kokatzea berrikuntza arloan, eta udako ikastaroetan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren zutabe estrategiko batzuk landuko dira.  Hala, hizpide hartuko dira, besteak beste, bikaintasun zientifikoaren eta lidergo teknologiko industrialaren ekarpenak, nola maximizatu euskal I+G+B emaitzetara orientatzeko modua, nola bultzatu berrikuntza eta I+G enpresetan, nola indartu nazioartekotzea eta nola sustatu talentua.

Hainbat adituk -Pedro Miguel Etxenike, Andrés Arizkorreta, Xabier Goenaga eta Fernando Cossio- hitzaldiak emango dituzte bikaintasun zientifikoari, lidergo teknologiko industrialari, berrikuntza irekiari eta talentuari buruz.

Dagoeneko eman daiteke izena parte hartzeko.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak