Dominionek mozkinak bikoiztu nahi ditu datozen lau urteotan

9 urria, 2019
Dominion euskal enpresak zerbitzu multiteknikoetan espezializatuta dago

20 urte bete dituela, sendotasunez nazioartekotuta dagoen konpainia da, 35 herrialdetan kokatua eta 8.000 langile dituena

35 herrialdetara hedatuta eta zerbitzu multiteknikoetan espezializatuta dagoen Dominion euskal konpainiak hogeigarren urteurrena igaro du 2019-2020 epealdirako plan estrategiko berri baten onarpenaz, datozen lau urteotan enpresaren mozkin garbia bikoizteka asmoz.

 

Egun 8.000 profesional baino gehiago dituen konpainia hau sektore teknologikoa ardatz zuen enpresa bezala hasi zen, baina harez geroko bilakaeraren ondorioz, B2B2C zerbitzuen plataforma bihurtu da.

 

Taldearen kontabilitateko fakturazioa mila milioi eurotik gorakoa izan zen 2018an, eta enpresaren datozen lau urteotarako asmoa mozkin garbia bikoiztea da, plan estrategiko berrian zehaztu dituen helburuen arabera.

 

“Dominionek egungo hazkunde bizkorrarekin jarraituko du, zerbitzu integralen arloko enpresa erreferentea bihurtzeko asmoz, B2B nahiz B2C zerbitzuetan”, ziurtatu du Mikel Barandiaran kontseilari ordezkariak.

 

Mikel Barandiarán CEOa, Dominionen 20. urteurrena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow