Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 23 Marzo, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Eduardo Anitua: “Zientzia da krisi honetatik irteteko bide bakarra”

Euskal ikerlaria -BTI Biotechnology Institute laborategiaren fundatzailea- munduko pertsona garrantzitsuenetakotzat jotzen da Odontologiaren arloan
Eduardo Anitua.

 

Zientziaz eta Ikerketaz ari garela, aipatzekoa da Euskadik badituela nazioarteko erreferenteak hainbat diziplina medikotan. Horietako batean, zehazki, Odontologian, munduko ikertzaile garrantzitsuenetako batek Made in Basque Country zigilua darama. Eduardo Anitua du izena, arabarra da, eta Stanford Unibertsitateak egin duen azken rankingaren arabera, buru da munduko zientzialari esanguratsuenen sailkapenean sartu berri diren Espainiako Odontologiako zazpi ikerlarien zerrendan. Beste aitortza bat bere ibilbide bikainean, zeina osorik garatu baitu Gasteizen duela bi hamarkada baino gehiagotik eta zeinari esker bere laborategia (BTI Biotechnology Institute) nazioarteko ospea duen konpainia bihurtu baita I+G-n erakutsi duen dedikazio eta inplikazioagatik. Egoitza Gasteizen izanik eta 400 langile dituelarik, BTIk bulego propioak ditu hamar herrialdetan, eta presentzia du beste 30etan.

 

“Astra Zeneca”ri buruzko ebazpena jakin berri dugun honetan, zientzialari bezala zein iritzi duzu gai horri buruz?

Teknikariei utzi behar diegula iritzi-emaile izaten, eurak direlako azalpenak eman behar dituztenak. Gaur egun medikamenduak oso kontrolatuta daude, eta bakarren batek albo-ondorio kaltegarriak dituenean, logikoena eta zuhurrena da dena geratzea, hartu beharreko erabakiak har daitezen.

 

Zure ustez burokrazia eragozpen bat da Zientziarentzat partidu hau irabazteko?

Lagungarria behintzat ez da, hori argi dago… Gehiegizko burokrazia dugu, eta maila nazionaleko zein herrialdeen arteko koordinazioa ez da bereziki ona.

 

Argi dago krisi hau azterketa bat izan dela denontzat. Erakutsi dugu zertarako gai garen, ezinezkoak ziruditen txertoak garatu baititugu errekorreko denboran, giza baliabideen nahiz baliabide ekonomikoen izugarrizko inplikazioari esker… Hartuko al dugu eskarmentua eta kokatuko al dugu Zientzia merezi duen tokian?

Uste dut denok ikasi behar dugula ikasgai honetatik, zeren Zientziak eta zientzialariek aterako gaituzte ataka honetatik, ez politikariek eta ezta ere tertulietako iritzi-emaileek. Zorionez, orain hainbat txerto dauzkagu erabilgarri, eta txerto horiek denbora errekorrean garatu ahal izan dira lehenagotik bazegoelako oinarri sendo bat, izan ere horri esker sortu da txertoa. Hortaz, denok saiatu behar dugu Zientzia aintzat hartzen, zeren uste dut ez diogula ematen merezi duen aitortza ez soziala, eta ezta ere intelektuala. Gizarteak ulertu behar du Zientzia garrantzitsua dela, baina baita ere osasuna dela gutako bakoitzaren benetako ondarea, eta ez badugu geure gain hartzen norbere osasunaren gaineko erantzukizuna, nekez lagunduko digula osasun sistemak.

 

Behin baino gehiagotan eskatu diezu administrazioei izan daitezela “sentsibleagoak” eta “azkarragoak” proiektu berritzaileak defendatzeko orduan… Uste duzu aldatu dela ezer?

Zoritxarrez, egoera horiek ez dira aldatzen, are gehiago, kronifikatu egiten dira. Beti esan izan dut herri honetan proiektu berritzaileak garatu nahi baditugu, babesa eman behar zaiela. Askotan, batez ere duela urte asko, ohikoa zen honelakoak entzutea: “Amerikarrek ikertu dezatela!”. Orain ikusten ari gara gurea bezalako herri txiki batean ere posible dela ikertzea. Baina nire ustez administrazioek ulertu behar dute zein garrantzitsua den aurrerapen eta patente horiek babestea, eta gure Zientzia indartu eta ahalduntzea, etorkizun ez oso urrun batean Euskadi berrikuntza-gune ahaltsu izan dadin.

 

Stanford-en rankingak mundu osoko 1.237 ikertzaile barne hartzen ditu eta, azken emaitzen arabera, Estatuko lehen postuan eta mundu osoko 62.ean zaude. Pertsonalki eta profesionalki, zer da zuretzat aitortza hori?

Aitortza honek berresten du bere garaian bide zuzena hartu genuela, eta denbora arrazoia ematen ari zaigula. Egia da oztopo asko aurkitu ditugula bidean, hori ukaezina da, eta bagenekien bide zaila izango zela, baina halere, bide honi eutsi genion, eta aurrera  egin dugu. Eta hori oso baliotsua da BTI osatzen dugun lantaldeko kide guztientzat. Gai izan gara Euskadin eta Gasteizen punta-puntako ikerketa-talde bat sortzeko, zeina mundu mailako erreferente bat baita lantzen dituen arloetan (esaterako, birsorkuntza-terapian edo ahoko inplantologian), eta hori harro egoteko modukoa da.

 

Eduardo Anituak zer ikasi du krisi honetatik enpresari bezala?

Berritzeko gaitasuna izan dela pandemia honek eragindako egoera konplexuetara eta ezustekoetara egokitzen lagundu diguna, eta hemendik aurrera ere lagunduko diguna. Berrikuntzarik gabe ez zen eta ez da posible izango, ziur nago. BTIn aspalditik dakigu hori, esango nuke hasieratik ohartu ginela berrikuntzaren garrantziaz, I+G-a geure DNAn sartzeko konpromisoa hartu genuenetik.  Ezinezkoa da bata bestearengandik bereiztea.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Berrikuntza
Lotura-teknologien erreferentziazko teknologia-zentro gisa duen lidergoa sendotu du Lortekek
Irakurri gehiago
15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak