Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 iraila, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Eusko Jaurlaritzak “ziurtasuna eskaintzen du industriaren aldeko apustuaren bitartez”, Javier Zarraonandia sailburuordearen esanetan

Zarraonandiak nazioartekotzearen finantzakeari buruzko jardunaldi batean nabarmendu duenez, industriak eta zerbitzu aurreratuek biltzen dute Euskadiko aberastasunaren % 50

Zarraonandiak nazioartekotzearen finantzakeari buruzko jardunaldi batean nabarmendu duenez, industriak eta zerbitzu aurreratuek biltzen dute Euskadiko aberastasunaren % 50

SPRI Taldeko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 138 milioi euroko guztizko partaidetza du egun 92 enpresatan

“Ziurgabetasunaren aurrean, Brexitari, Alemaniaren atzeraldiari eta Estatu Batuen eta Txinaren arteko merkataritza arazoei aurre eginez, ziurtasuna eskaini nahi dugu elkarri lotutako industriaren eta zerbitzu aurreratuen aldeko apustuaren bitartez”, adierazi du asteazken honetan Bilbon Javier Zarraondandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresen nazioartekotzea finantzatzeko tresnei buruz antolatu duen jardunaldiaren barruan.

 

Sailburuordeak nabarmendu duenez, industriak eta zerbitzu aurreratuek biltzen dute Euskadiko Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 50, “eta ondorioz, gure ekonomiaren erdigunea dela esan dezakegu”. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza “ekintzailetzarako laguntzak, banda zabalaren ezarpena eta nazioartekotzea bera” tarteko dituen ekosistema bultzatzeko lan egiten ari dela gaineratu du.

 

Zarraonandiak esportazioen uztaileko datua aipatu du, % 9 jaitsi baitziren Euskadin, baina automobilgintzan lortutako indize positiboa ere nabarmendu du, % 22ko hazkundearekin. “Gure ekonomia erabat nazioartekotuta dago, eta Nazioartekotzeko Euskal Agentzia sortzeaz gain, lehia-adimenaren unitatea ere eratu dugu. Horrekin batera, gure kanpo-sarea zabaltzen ari gara. Hori guztia, finantzaketa-tresnen laguntzaz eta sektore pribatuarekiko lankidetzaz”.

 

José Luis Curbelo Cofideseko (espainiar enpresen nazioartekotzea finantzatzeaz arduratzen den Estatuko agentzia) presidenteak goraipatu egin du sailburuak industria eta zerbitzu aurreratuen arteko loturaz esandakoa. Jarraian, Cofidesen ezaugarriak argitu ditu, izan ere, hauxe da klimaren inguruko funtsak kudeatzeko akreditatuta dagoen Espainiako agentzia bakarra. “Gure zorroan, 1.000 milioi euro eta 250 proiektu ditugu. Beste agentzia batzuen aldean, ez dugu lan egiten bakarrik garatzeko bidean dauden herrialdeetan, baita herrialde garatuetan ere”.

 

Curbeloren esanetan 75.000 eta 40 milioi bitarteko proiektuak finantzatzen dituzte, bezeroaren neurrira egindako maileguak eta bonuak eskaintzeaz gain. “Euskadin 132 proiektu finantzatu ditugu 522 milioirekin, eta 2.600 milioi baino gehiago sorrarazi dituzte inbertsioetan”. 145.000 lanpostu baino gehiago proiektu horiek sustatu dituzten euskal enpresei lotuta daudela eta enpresa onuradunen % 56 ETEak direla gaineratu du.

 

Josu Garay Finantzen Euskal Institutuko presidenteak adierazi duenez, nazioartekotze arloan, esportazioei zuzendutako laguntzak dituztela, “edozein kontratutarako, milioi bat eurorainoko kreditu-polizekin”, baita Brexitaren ondorioz zailtasunak izan ditzaketen enpresei laguntzeko ildo berritzaile bat ere. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Cofidesek nazioartekotzea finantzatzeko gauzatu duten akordioa ere aipatu du.

 

Zenon Vázquez Elkargiko zuzendari nagusiak erakunde honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu die euskal ETEei, prestakuntza zein kontsultoretzarekin batera eskaintzen dituen finantzaketa-zerbitzuak ezagutzeko aukera izan dezaten.

 

Yolanda Beldarrain SPRI Taldeari atxikitako Arrisku Kapitalaren Kudeaketako zuzendari nagusiaren hitzetan, enpresetan parte hartzea da erakundearen jarduera nagusia, “beti gutxiengo bezala, kudeatu gabe, 100.000 euro eta bost milioi bitarteko kopuruen bitartez”. Enpresetan izan ohi duen presentzia 5 eta 7 urte bitartekoa da, “eta gure irteerak argi egon behar du hasi-hasieratik”.

 

Egun, Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 138 milioi euroko guztizko partaidetza du 92 enpresatan. “Izaera berritzailearekin eta nazioartekotzearekin batera, beren-beregi baloratu ditugu bazkideen apustua eta inbertsiokidetza, alderdi positibo bezala”, ziurtatu du Yolanda Beldarrainek.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak