Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 Azaroa, 2020 Nazioartekotzea Argentina BasqueTrade & Investment Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

Euskadiko eta Txileko erakundeek Txileko ingurumen-erronkei buruzko jardunaldietan parte hartuko dute hilabete honetan

Topaketak telematikoki egingo dira azaroaren 24tik 28ra, eta helburutzat dute elkarrekin konektatzea nazioarteko enpresa, erakunde eta instituzioak,  elkarlanean ari daitezen ingurumen arloan

 

Euskadiko eta Txileko ingurumen arloko enpresa eta erakundeek jardunaldi eta topaketa telematikoetan parte hartuko dute hil honen amaieran, eta hizpide hartuko dituzte Txilek arlo horretan dauzkan erronkak. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Aclima ingurumen klusterrak antolatu dituzte topaketa horiek. Izena emateko epea zabalik dago SPRI Taldearen plataforman.

 

Hala, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Txileko ingurumen arloko erronkei buruzko topaketa telematikoetan parte hartuko du azaroaren 24tik 28ra. “II. Aclima Global Topaketa, Ingurumen arloko Erronkak Txilen” izenburupean, helburua da elkarrekin konektatzea nazioarteko enpresa, erakunde eta instituzioak,  elkarlanean aritu daitezen ingurumen arloan, gizarte jasangarriagoak sortzeko, ezagutza transferituz eta ekimen publiko-pribatuetan kolaboratuz.

 

Saio telematikoak azaroaren 24an eta 25ean egingo dira, eta Txileko instituzio, enpresa nahiz erakundeetako ordezkariek Txileko erronkak eta desafioak aurkeztuko dituzte. Orobat parte hartuko dute ingurumen arloko euskal erakunde garrantzitsuetako ordezkariek.

 

Saioetan aztergai izango dira ekonomia zirkularra, klima aldaketa nahiz ingurumenaren kalitatea bezalako gaiak, eta baita ere aurkeztuko dira nazioarteko proiektuetan lankidetzan jarduteko eta finantzaketa lortzeko dauden laguntzak.

 

Ainhoa Ondarzabalek, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak, lehen jardunaldian parte hartuko du eta azalduko du zein garrantzitsua den atzerrira irtetea Euskadiko ingurumen sektorearentzat. Biharamunean, agentzia publikoko enpresa zerbitzuetako arduradun Maite Subinasek mintzagai izango ditu ingurumen sektoreko euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko eskaintzen dituzten programa eta zerbitzuak.

 

Bestalde, Aclima-Basque Environment Cluster-aren aldetik, Xabier Caño presidenteak eta Olga Martín zuzendari nagusiak parte hartuko dute.

 

Txileko aditu eta zuzendaritza-karguek hizpide hartuko dituzte hondakinen balorizazioa, trantsizio hidrikoa eta, besteak beste, ekonomia zirkularreko lankidetza.

 

Azaroaren 24tik 28ra, enpresa parte-hartzaileek aukera izango dute B2B bilerak egiteko, bai hizlariekin eta baita ere beste parte-hartzaile batzuekin, eta bilera interesgarriz betetako agenda bat osatu ahal izango dute, horrela esperientziak trukatzeko eta balizko lankidetzak sortzeko sektoreko beste enpresa batzuekin.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak