Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 uztaila, 2020 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten

Eusko Jaurlaritzak Pilotu programa abiarazi du SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez; programa horrek laguntzak eskaintzen ditu euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten

Pilotu programak kostuen % 51erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu

 

Eusko Jaurlaritzak Pilotu programa abiarazi du SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez; programa horrek laguntzak eskaintzen ditu euskal ETEek nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, eta eskaerak egiteko epea zabalik dago urriaren 30era arte.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak diseinatu eta abiarazi du Pilotu programa, 200.000 euroko zuzkidurarekin eta helburutzat harturik erantzuna ematea euskal ETEek euren nazioartekotze-prozesuetan dauzkaten eskakizun berriei. Kasu honetan, laguntzak bereziki zuzentzen dira nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenera, betiere sozialki errentagarriak eta jasangarriak badira.

 

Euskal enpresei laguntzeko premia hori sortu da, badaudelako proiektu berritzaile bat probatu nahi duten udalak, garapen agentziak eta nazioarteko izaerako beste figura batzuk, proiektu horiek funtzionatzen dutela bermatu nahi dutenak nazioarteko lizitaziora eraman aurretik. Hala, euskal ETEak igurikapen hobeekin eta arriskuak minimizatuko dituen esperientzia batekin  sartuko dira prozesu horietan.

 

Funts multilateralek mundu osoan finantzatzen dituzten azpiegitura-proiektu handiek aukera ugari irekitzen dituzte proiektu berritzaileentzat, zeintzuetan aurretiazko prototipo bat behar baita inbertsio handiak egin baino lehen, proiektua bideragarria eta jasangarria dela bermatzeko. Agentziak erabaki du test horiek abiarazteko laguntza emango diela euskal enpresei, eta erabaki hori beste modu bat da euren lehiakortasuna nazioartekotzearen bitartez bultzatzeko.

 

Hala, Pilotu programan proiektuaren gastuak partekatuko dira: kostuaren % 49 pilotua ezarri nahi duen nazioarteko erakundeak estaliko du eta gainerakoa proiektua garatuko duen euskal enpresak. ETEak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren dirulaguntza jasoko du proiektuan parte hartzeko, gehienez kostuaren % 51raino eta 50.000 euroko mugarekin. Proiektuaren zenbatekoak ezingo du izan 250.000 euro baino handiagoa.

 

Dirulaguntzaren xede diren kontzeptuak dira proiektuaren diseinuarekin eta inplementazioarekin zerikusia dutenak, eta baita ere emaitzak eskuratu eta aztertzearekin lotuta daudenak, hala, pilotuan zehar lortutako esperientziaren arabera, jakin ahal izango da posible den pilotu hori bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatzea.

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Irakurri gehiago
Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak