Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 18 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Energiaren Transmisio eta Banaketa Sektorearen Behatokiaren (T & D) lehen edizioa

Edizio honek 2023ko 1. seihilekoa hartzen du, eta honako eduki hauek biltzen ditu: Ikuspegia herrialdeka, Players inguruko ikuspegia eta Zoom-a goi-tentsioko aparamenta merkatuan
OBSERVATORIO TRANSMISIÓN Y DISTRIBUCIÓN DE ENERGÍA

Basque Trade & Investment-ek Energiaren Transmisio eta Banaketa Sektorearen Behatokiaren (T & D) lehen edizioa argitaratu du. Dokumentu honen helburua da euskal enpresari merkatuaren bilakaerari buruzko informazio garrantzitsua ematea sei hilean behin.

Dokumentuan herrialdeen araberako azterketa egiten da, eta mundu-mailan duten posizionamenduari eta energia-sektorearen esparruan, eta, zehazkiago, transmisio- eta banaketa-sektorearen esparruan duten inbertsio-giroari buruzko informazioa jasotzen da. Era berean, azken sei hilabeteetan identifikatutako T & Dko proiektuei buruzko informazio zehatza eskaintzen du, baita araudi-aldaketei eta inbertsio-planei, T & Dko eta beste energia-iturri batzuetako enkanteei eta herrialdeko player nagusien mugimenduei buruzkoa ere (hornidura-akordioak, bat-egiteak eta erosketak, etab.).

Player inguruko azterketa bat ere aurkezten da, azken hilabeteetan sektoreak mundu mailan izan dituen player handien mugimendu garrantzitsuenak bilduz, hala nola empresa-fusioak, eskuratzeak eta sektoreko aliantzak. Azkenik, Behatokiak sektoreko joera edo esparru espezifikoagoen zoom-kapitulu bat dakar, eta edizio honen fokua goi-tentsioko tresnen merkatuaren inguruko ikuspegi orokor bat aurkezten da.

 

Edizio honek 2023ko 1. seihilekoa hartzen du, eta honako eduki hauek biltzen ditu:

 

  • IKUSPEGIA HERRIALDEKA. HERRIALDE NAGUSIETARAKO:

– Linea, azpiestazio eta Smart Grids mailan identifikatutako proiektuak

– Arau-aldaketak eta inbertsio-planak

– Iragarritako enkanteak

– Herrialdeko player nagusien mugimenduak

 

  • PLAYERS INGURUKO IKUSPEGIA:

– Mugimendu nagusiak: empresa-fusioak, eskuratzeak, aliantzak…

 

  • ZOOMA GOI-TENTSIOKO APARAMENTA MERKATUAN

 

Txosten osoa eskatzen duten euskal enpresen eskura dago ldiego@basquetrade.eus helbidera eskatuz.

Behatokiaren laburpen bat, salmenten eta ekoizpen globalaren bilakaera jasotzen duena, deskarga daiteke HEMEN

Lotutako albisteak

observatorio aeroespacial 1 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Munduko merkatu aeroespazialak 360 bilioi euro mobilizatu zituen 2021ean
Irakurri gehiago
Observatorio Automoción 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-ko Automozio Behatokiak 2023ko bigarren erdian sektorearen berreskurapena erakusten du
Irakurri gehiago
Materis Primas Observatorio 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-k lehengaien nazioarteko merkatua aztertzen du Behatokiaren edizio berri batean
Irakurri gehiago
Italia Automoción Informe 14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Italiako automozio osagaien sektoreak nazioarte mailan duen sendotasuna aztertu du
Irakurri gehiago
Dispositivos médicos Francia 7 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-en ikerketa batek gailu medikoen merkatu frantsesean %7,1eko hazkundea aurreratu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak