Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

400 gaztek eskuratuko dituzte Global Training bekak, enpresa-praktikak egiteko atzerrian

30 urtetik beherako gazteek zortzi bat hilabeteko egonaldia egingo dute atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasotzeko

30 urtetik beherako gazteek zortzi bat hilabeteko egonaldia egingo dute atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasotzeko

 

400 gaztek eskuratuko dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak, SPRI Taldeak Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdiari esker. Global Training bekak nazioartean mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezibestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Aurten aurrekontua 4,12 miloi eurokoa izango da.

 

Beka programa hau Euskadik hazten jarraitzeko behar duen talentua sortzeko ekintzen artean kokatzen da. Empresek  pertsona prestatuak behar dituzte eta esperientzia honek Euskadiko gazteei behar dituzten gaitasun eta ezagutzak eskuratzeko aukera ematen die, nazioarteko ingurune multikultural batean aritzeko aukeraren balio gehigarriarekin.

 

Programa honek atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko aukera ematen du, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta noski.

 

Beka hauen bokazioa kanpoan barneratutako gaitasun eta ezagutza Euskadira ekartzea da eta atzerriko egonaldia luzatzen duten gazteen kasuan berriz, dauden tokitik euskal ekonomiaren interesak defendatzeko laguntzaile izatea.

 

Global Training beka hauen aurrekontua honela banatzen da:

  • 400 beka emango dira, hilabetero 1.400€ gordineko dotazioarekin eta 6 hilabeteko iraupenarekin.
  • Entitate kolaboratzaileentzat plaza bakoitzeko gestio gastuetarako 1.000€ko zenbatekoa
  • 40 orduko formazio gastua, bekadun bakoitzeko.
  • Bekadunen segurua ordaintzeko: bidaia / mediku zerbitzuak

 

Gutxienez 6 eta gehienez 12 hilabeteko bekak dira, eta, erakunde kolaboratzaileek ahalbidetzen dituzten luzapenei esker, praktikak 8 hilabetekoak izango dira batez beste.

 

Onuradunek aurretik 40 orduko prestakuntza jasoko dute, eta emango zaien laguntzarekin garraioa eta sei hilabeteko ostatua, mantenua eta bestelako gastuak (adibidez, bisatuak) ordainduko dituzte. Laguntza berdinak emango dira jomugak gorabehera. Horrez gain, programak laguntza medikoa eta istripu eta bidaietarako asegurua ematen dizkie bekadunei.

 

Laguntzen hartzaileak izango dira goi-mailako prestakuntza (graduak, lizentziaturak nahiz Lanbide Heziketa) duten 30 urtetik beherako gazteak,  B1 edo B2 ingeles maila dutenak. Praktikak egingo dituzte enpresa edo erakundeetan, hilean 1.400€ inguruko poltsa batekin.

 

Nazioarteko mugikortasun programaren parte den Global Training beka programak aukera ematen die gazteei prestakuntza profesionala jasotzeko atzerrian, praktika ordainduak eginez beren espezialitate akademikoari egokitutako enpresa edo erakundeetan.

 

Entitate laguntzaileak

Global Training bekak mota honetako nazioarteko mugikortasuneko programa formatiboetan esperientzia dun entitateen laguntzarekin kudeatzen dira.

 

Edizio honetan hauek izango dira:

Fundacion Novia Salcedo 60 beka
Ikaslan + AFM 60 beka
Euskal Ganberak 40 beka
EHU / UPV 60 beka
U Deusto + MU 60 beka
Garapen + Fomento SS 60 beka
HETEL + Confebask + Adegi 60 beka

 

Entitateek honako lanak egiten dituzte:

  • Formazio praktika onenen bilaketa nazioarteko enpresa zein erakundeetan, non gazteek esperientzia praktikoa izateko aukera izango duten
  • Deialdiaren eta aukeraketa prozesuaren ardura, Euskal Nazioartekotze Agentziarekin koordinazioan.
  • Haserako formazioa gazteak nazioarteko esperientzia honetarako prestatzeko.
  • Bekadunen eta enpresa hartzaileen jarraipen eta babesa bekak irauten duen denbora guztian.
  • Azken txostenaren erredakzioa, bekadunen formazio emaitzekin eta euren esperientzien bildumarekin.

 

Edizio honetako destinoak

Aurkeztu diren eskaintzak aztertuta, aurten ere, Global Training 2019ko deialdiko bekadunek 5 kontinenteetako 51 herrialde ezberdinetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute. Bakar batzuk aipatzearren, Microsoft, Harvard Medical School, ONU Mujeres, PNUD edo CAF eta abar.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea uztaila eta iraila bitartean izango da. Azaroan jasoko dute hautatutako bekadunek formazioa, eta hilabete horretan bertan hasiko dira bekadunak euren lan-guneetara bidaiatzen.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak