Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 maiatza, 2021 Digitalizazioa I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

Shuton, I+G+b-a doitasun handiko boladun torlojuak fabrikatzeko

Arabako enpresak I+G+b sail propioa du, bere neurrira egindako soluzioak garatzeko

Shuton Legution egoitza duen enpresa bat da, eta duela 45 urte baino gehiago sortu zen. Doitasun handiko boladun torlojuak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dago. Torloju horiek makina-erremintaren arloko fabrikatzaileei zuzenduta daude batez ere, baita plastikoa injektatzeko makinei, prentsei edo ingeniaritzako soluzioei ere. Shutonek bere ekoizpenaren % 90 baino gehiago esportatzen du, eta bere bezeroen artean sektorean lider diren multinazional handiak zein merkatu-nitxo espezifikoagoak dituzten enpresa txikiak daude.

Bezero horiei arreta emateko, Shutonek bere I+G+b saila dauka, eta, enpresako arduradunen arabera, “Funtsezkoa da merkatuko joerek markatutako produktuaren garapenari dagokionez erronka berriei aurre egin ahal izateko”. Garatzen diren I+G+b proiektu asko produktu berriak edo berrikuntzak garatzera bideratuta daude zuzenean, torlojuen prestazioak handitzeko, bezeroek zuzenean eskatzen baitituzte. “Neurrira egindako soluzioak garatzeko bizkortasuna eta prestazio bereiziak dituen produktu-katalogo bat izatea funtsezkoa da gure bezeroen leialtasuna lortzeko”, adierazi du Pako Juaristi Shutoneko Merkataritza Zuzendariak.

Gainera, Shutonen I+G+b sailean zurruntasun-saiakuntzak, karga eta abiadura handiko saiakuntzak egiten dira sentsore espezifikoekin. Horri esker, produktu berriek muturreko baldintzetan behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatu daiteke, eta enpresaren ezagutza handitu daiteke etorkizuneko garapen berrietarako.

Goiaingo industrialdean dagoen enpresak beste eragile batzuekin ere parte hartzen du proiektuetan, hala nola enpresa eta zentro teknologikoekin. Gaur egun, proiektuak ditu Tekniker eta Tecnaliarekin batera -biak BRTAko kideak-, baita Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin eta bere Structural Mechanics & Design Research Group-ekin ere, zeinekin 7 urte baino gehiago baitaramatza lankidetzan.

Gainera, enpresak sarritan parte hartzen du SPRIk I+G bultzatzeko egindako programetan. “Ahal den guztietan, Hazitek bezalako laguntza deialdietara jotzen da, eskainitako baliabideak handitzeko, garapen konplexuagoak hartzeko edo proiektuen denbora murrizteko”, gaineratu du Pako Juaristik.

2020tik, Shuton Nadella Taldearen parte da, eta horrek inbertitzeko, merkatu berrietara ailegatzeko eta proiektu berriei laguntzeko gaitasun handiagoa eragiten du enpresan.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programaren bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak