Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 ekaina, 2023 Digitalizazioa

Robotopia.es: hezkuntza-sektorerako robotika eta programazio irisgarria

Gasteizko enpresak Microes.org sortu du, Espainiako mikro:bit komunitatea, haurrentzako programazioaren eta robotikaren ikaskuntza eskuragarria errazten duen txartel programagarri hau ezagutzera emateko.

Robotopia.es -ek duela 10 urtetik STEAM hezkuntza-robotak inportatu eta banatzen ditu Espainiako, Portugalgo eta Europako beste herrialde batzuetako eskoletara eta prestakuntza-zentroetara. Eta hori uste osoz egiten du, hala azpimarratu du José Manuel Martínez Heras zuzendariak: “Robotikaren eta programazioaren irakaskuntzak funtsezko zeregina izango du etorkizuneko lan-eskaria gaitzeko. Horregatik, Europa apustu handia egiten ari da STEAM prestakuntzaren eta pentsamendu konputazionaleko gainerako trebetasunen alde”. 

“Robotika esperimentatzeak ikasleei laguntzen die teknologia haien garapenaren lehen etapetan ulertzen eta betidanik irakasten diren ikasgaiekin batera erabiltzen”, Martinezen esanetan. Horregatik, Gasteizko konpainiak robotak eskaintzen ditu adin guztietarako, 4 urtetatik hasi eta 18 urteraino. Oro har, zuzendariak azaldu duenez, “4 eta 8 urte bitartean muntatzeko kit errazak gomendatzen dira, inolako pantaila digitalik erabili behar ez dutenak. Irudimena eta hainbat gaitasun (hala nola arrazionamendu logikoa eta sekuentziazioa) lantzeko, tapete batzuk erabiltzen dira, eta horien gainean jostailu bat jartzen da. Jostailu horri argibideak eman behar dizkiozu, ibilbide zehatzak egiteko botoiak sakatuz”. 

9 urtetik aurrera, robotak konplexuagoak dira, elektronika, sentsoreak eta abar dituzte, eta software bisualarekin programatzeko aukerak eskaintzen dituzte, oinarrizko kontzeptuak ikasteko, hala nola baldintzak, begiztak eta funtzioak. Hori ordenagailuko edo mugikorreko pantailan aurrez programatutako blokeak arrastatuz egiten da. “Eskolek nahiago dituzte auto txiki adimendunak edo ‘smart acrs’ delakoak, zeinak argiak, soinuak, ultrasoinuen sentsorea eta segida-lerroak dituzten. Joko asko ematen dute eta prezio eskuragarria dute; beraz, pertsona bakoitzeko bat erabil dezakete eta dinamika dibertigarriak sor ditzakete ikasgelan, aldi berean hainbatekin”, azpimarratu du Martinezek. 

Hezkuntza-robotikaren erronka handi bat haren erabilgarritasuna indartzea da. Batzuetan ez dago prestakuntza-materialik gailuak dituen aukera guztiak aprobetxatzeko; izan ere, Martinezek azaldu duenez, “irakasleak ahal duten moduan moldat,en dira baina gehienek faltan botatzen zuten dokumentazio teknikoa ez ezik, ariketen ideiak eta dinamikak ere, ikasleekin praktikara eramateko”. Horrela, bada, Gasteizko konpainia gabezia horiek betetzen saiatzen da, bere produktu batzuei eskuliburuak eta inprimatutako gidak gehituz eta ikastetxeekin eta irakasleekin lankidetzan arituz. 

Micro:bit, teknologia ireki bat 

Irisgarritasuna funtsezko balioa da Gasteizko enpresarentzat; horregatik, 2017tik micro:bit txartelarekin lan egiten du. “BBCk 2012an asmatutako txartel programagarria da. Erresuma Batuko eskoletarako alfabetatze informatikoko programa baten baitan sortu zen. Helburua programazioaren eta robotikaren ikaskuntza erraztea zen edozein erosahalmeneko haurrentzat, eta, beraz, mikroprozesadore bat sortu zuten funtzio askorekin eta ahalik eta preziorik merkeenean. Urte batzuk geroago, Amazon, Cisco, Samsung edo Microsoft bezalako enpresa garrantzitsuek bat egin zuten proiektuarekin”, Robotopia.es-eko zuzendariak azaldu duenez. Teknologia hori ezagutarazteko helburuarekin, 2017an konpainia gasteiztarrak Micro:es Espainiako micro: bit komunitatea sortu zuen, txartelari buruzko bi liburu kaleratzeaz gain. 

20 € pasatxoren truke, txartel programagarri honek 25 LED ditu testuak, zenbakiak eta irudiak erakusteko; baita argi- eta tenperatura-sentsorea; erorketa librean dagoen txartela astindu, biratu edo askatzeko ekintzak detektatzeko azelerometroa; iparrorratza, zein norabidetan dagoen orientatuta jakiteko; irratia, gela barruan batzuen eta besteen artean mezuak bidaltzeko; bluetooth-a, ordenagailuekin, telefonoekin eta tabletekin komunikatzeko; baita mikrofonoa, bozgorailua eta ukipen-sentsorea ere. “Arrakasta izateko funtsezko arrazoi bat da, Open Source izatea da. Izan ere, horrek mundu osoko dozenaka enpresa independenteri mota guztietako osagarriak fabrikatzeko aukera ematen  die, zabaltzeko eta aukera gehiago gehitzeko. Horrela, kotxetxo adimendun batetik hasi, eta etxe domotiko bat edo hodeiari lotutako negutegi bat (IoT) eraiki dezakegu, adibidez. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

20 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Proiektu batek parke eolikoen mantentze-lanak optimizatu nahi ditu software baten bidez
Irakurri gehiago
16 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Arkikusek denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen du, errealitate birtualari esker
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak