Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 uztaila, 2020 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk enpresentzako eskuragarri dagoen Industria 4.0ko laborategi berri bat bultzatu dute

Arrasaten dagoen laborategia segurtasun digitaleko irtenbideak landu, ikertu eta garatzeko gunea da erakunde eta enpresentzat
Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factory enpresak Industria 4.0ko laborategia ireki dute, haien ikerketa zientifiko eta teknologikorako akordioaren bigarren urteari hasiera eman ostean. Laborategia Incibeko (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) laborategi industrialen sarearen parte da, eta unibertsitateko ikasleei eta ikertzaileei probak eta ikerketak bertan egiteko aukera ematen du, eta baita ere kanpoko beste enpresei.  

Industria 4.0ko laborategiaren barruan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien  soluzioak lantzen, ikertzen eta garatzen dira, erakundeen eta enpresen segurtasun digitalaren beharrei laguntzeko. Hori Open Cloud Factoryk ematen duen software modularraren bidez egiten da, hain zuzen ere. Software horrek zibersegurtasuneko estrategia komun baten alde egiten du, IT (Information Technology) eta OT (Operational Technology) arloak barne hartzen dituena. Gainera, software honek  sare korporatiboen aktiboak ikusarazi eta kontrolatu ahal izango ditu.  

112 -ko azalerarekin, Arrasaten kokatutako instalazioek azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoa dute. Hala nola, ikuspen artifiziala, elkarlaneko robot bat, bi robot industrial, ekoizpen-sistema modular bat eta robot mugikor bat. Azpiegitura hori guztia datu-prozesuko zentro batera konektatuta dago, eta, horri esker, eremuak eta konduktuak ezar daitezke, bai eta hainbat sareren segmentazioa ere, IEC-62443 ‘Security for Industrial Automation and Control Systems‘ estandarraren arabera.  

Bi agenteek elkarrekin lan egingo dute ikerketa eta transferentzia teknologikoko, etengabeko prestakuntzako eta talentua erakartzeko proiektuetan zibersegurtasunaren esparruan.  

Zibersegurtasuneko prestakuntza-eskaintza berriak  

Ekimena Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren arloan egindako apustu estrategikoarekin bat dator, Datuen Analisian eta Zibersegurtasunean espezializatutako ikerketa-talde bat baitu.  

Laborategi berri honen hasierarekin batera, hainbat profiletarako prestakuntza-programa berriei ekin zaie, hala nolaProfesionalentzako Zibersegurtasunerako Masterra eta Datuen Analisiko, Zibersegurtasuneko eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra. 

 Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak