Merkataritza elektronikoa hazi egin da Europan, baina desberdintasun handiak daude eskualdetik eskualdera

25 uztaila, 2018

 

B2C %13 haziko da 2018an, 602.000 milioi eurora iristeraino

Onlineko txikizkako salmenta-bolumena %11 (534.000 milioi euro) hazi zen Europan 2017an. Duela urte batzuk hasitako goranzko joera horrek berdin jarraituko du 2018an, zeren, aurreikuspenen arabera, hazkundea %13koa izango baita, nahiz eta ez den izango hazkunde orekatua Europako herrialde guztietan.

 

Ecommerce Europe eta EuroCommerce erakundeek uztailean argitaratutako European B2C Ecommerce Report 2018 txostenak dio onlineko salmentan alde handiak daudela eskualdetik eskualdera. Merkatu handiena Europa mendebaldekoa da, non Britainia Handia baita buru, Frantzia eta Alemania dituelarik atzetik. Europako zonalde horrek salmenta guztien %68 ordezkatzen du. Atzerago daude Europa hegoaldeko herrialdeak, zeintzuek salmenten %12a ordezkatzen baitute, gero datoz Europa ekialdekoak %8arekin eta, azkenik, ekialdeko herrialdeak %6arekin.

 

Desberdintasun horiek hainbat arrazoiri sor zaizkie: Interneten sarpen-maila, azpiegitura aurreratuak eta hiritarrek onlineko merkatuan duten konfiantza-maila. Logistikak ere badu garrantzia, izan ere, kontsumitzaileek bi arazo handi azpimarratzen dituzte Internetez erosten dutenean: entrega denborak eta akats teknikoak. Zentzu horretan, Alemania, Luxenburgo, Holanda eta Suedia dira logistikako bikaintasun-maila handiena duten herrialdeak.

 

European B2C Ecommerce Report 2018 txostenak dio Britainia Handiko, Holandako eta Suediako merkatuak helduak direla, baina badirela Europako beste eskualde batzuk etorkizuneko aukera handiak eskaintzen dituztenak kontsumitzaileen oinarria zabaltzeko. Europa ekialdea da onlineko salmenta arloan hazkunde azkarrena izaten ari dena, adibidez, Errumaniak %37ko hazkundea izan du azken urtean bakarrik. Azkenik, txostenak dio 2017an kontsumitzaileen %38k online erosi zuela bere mugetatik harago, horien erdiak beren herrialdean finkatutako saltzaileen bitartez.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow