Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 apirila, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

4.0 aluminioa

GHI Hornos Industriales enpresak aluminio likidoa ekoizteko merkatuko labe handienetako bat diseinatu eta fabrikatu du bere Galdakaoko egoitzan

 

GHI Hornos Industriales enpresak aluminio likidoa ekoizteko merkatuko labe handienetako bat diseinatu eta fabrikatu du bere Galdakaoko egoitzan

 

GHI Hornos Industriales ingeniaritza digital bat da, egoitza Galdakaon duena, duela zortzi hamarkada sortu zena eta, une honetan, 140 langileko plantilla daukana. Baina, batik bat, ETE azkar eta malgu bat da, gai izan dena aluminioa ekoizten duen munduko labe handiena diseinatu eta eraikitzeko Euskadin. Azken belaunaldiko garapen bikain bat, inoiz baino automatikoagoa, eraginkorragoa eta digitalagoa, eta aukera eman diona Befesa euskal konpainiari ere egunean 65 tona aluminio birziklatzeko Asuako (Bizkaia) bere egoitzan.

 

GHI enpresak garapen honekin eman duen jauzi kualitatiboa labearen tamaina bezain handia izan da: 150 tonako pisua du, bederatzi metroko luzera eta ia sei metroko garaiera. Enpresako zuzendari nagusi José Berasateguik eta Iñigo Guinea CEOak proiektu industrial honen testuingurua eta berezitasunak aztertu dituzte.

 

Jar gaitezen testuinguruan. Zuena bezalako labe bat gai da egunean 65 tona birziklatzeko, zer suposatzen du horrek?

Esan nahi du egunean 260 auto urtu ditzakeela aluminio likidoa lortzeko. Abangoardiako teknologia da eta Asiako merkatuan merkaturatu dugu batik bat (Egipto, Iran, India, Txina, Japonia…).

 

81 urte daramatzazue sektorean eta itxuraz sasoi betean zaudete…

Oso une interesgarria bizi dugu gure sektorean (metala, altzairua eta aluminioa), zeren 4.0 teknologiari esker posible dugu lehen iritsi ezin ginen tokietara iristea eta askoz zerbitzu hobea ematea mundu osoan dauzkagun bezeroei. Beraz, gurea bezalako enpresa ertain eta txikientzat eszenatoki hau aukera bikaina da nazioarteko merkatu guztietan hazteko.

 

Bokazio lokala duzue baina nazioarteko ikuspegiarekin.

Enpresa beteranoa gara, baina, egia esan, duela 50 urtetik esportatzen dugu. Zentzu horretan, ez gara hasi esportatzen igaro berri dugun krisi gogorra gainditzeko salbagailu bezala. Jarraipena eman diogu gure aurrekoek hasitako lanari.

 

Zenbat inbertitu du GHIk giza kapitalean labe hau garatzeko?

Proiektu zehatz hau duela bi urte hasi zen eta hainbat protagonista izan dituen prozesu baten gailurra da. Batetik, gure bezero Befesa, bestetik, laguntza eman digun Tecnalia teknologi zentroa eta, azkenik, GHI ekipo fabrikatzailea. Lantalde bateratu bat sortu genuen, premia eta planteamendu guztiak aztertzeko eta aluminioa birziklatzeko ekipoak hobetzeko. Eta ideien ekaitz hartatik sortu zen proiektu hau, abiapuntutzat hartu genuelarik ez bakarrik gure ezagutza eta esperientzia, baizik eta baita ere gure hornitzaile-sarea osatzen duten kide guztiena.

 

Nolakoa da fisikoki?

Esan liteke etxean daukagun edozein labe bezalakoa dela, baina erraldoia. Gure etxeko logela bat bezain handia ia. Aluminioa nahiko tenperatura baxuan urtzen da (660º), baina gure labea mila graduraino iristen da. 65 tonako gaitasuna dauka galda bakoitzeko, baina nola aluminioak oso dentsitate baxua daukan, altzairurako labe batek 250etik gora tonako gaitasuna izatea bezalakoa da hori. Beraz, bai, labe handia da.

 

…Handia eta inoiz baino adimendunagoa eta 4.0agoa, diozuenez. Kontuan izanik nolako abiaduran ari diren gertatzen gauzak industria berri honetan eta zuen ETEa ez dela bereziki handia, nola sortu duzue halako proiektu berritzaile bat?

4.0 industria iritsi zenean. Une horretan ohartu ginen industria egiteko modu berri honek baduela mamia eta gelditzeko etorri dela, eta erabaki genuen sei laguneko lantalde iraunkor bat jarriko genuela martxan soilik ikerketarako. Orduan hasi ginen ikusten hainbat aukera, eta konturatu ginen gure galdaragintza ekipoetatik ateratzen ari ginen datuak oso baliagarriak izan zitezkeela bezeroarentzat, eta horrek hobetzen laguntzen zigun guri eta diru gehiago irabazten bezeroei. Beraz, buru-belarri murgildu ginen sentsore eta erabilpen berrien bilaketan, gure produktuak gero eta lehiakorragoak izan zitezen.

 

Lan arloan, GHIk zenbateraino barneratu du azkenaldian hainbeste aipatzen ari den enpresa-kultura berri hori?

Ingeniaritza digital bat gara eta pertsonak bakarrik ditugu, hain zuzen ere 140, egunero lanean gure produktuak hobetu beharrez. Azken hilabeteotan 50 bat langile berri hartu ditugu, sekulako potentziala duten millenial talentu gazteak. Zaila zaigu langileak aurkitzea, baina profil egokia aurkitzen dugunean lan bikaina egiten dute. GHIn asko defendatzen dugu milenial belaunaldiaren talentua (gure pantillaren %45 ingeniariak dira) eta beste enpresa batzuei esan nahi diegu izan dezatela konfiantza horrelako profilekin eta eman diezazkietela erantzukizunak, epe laburrean izugarri erantzun ona ematen dutelako. Talentua existitzen da; zaila da aurkitzea, baina konfiantza eta proiektua izanez gero, errazagoa da behar duzun profila atzematea.

 

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak