Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 uztaila, 2020 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du guztira
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko bulegoa.

 

SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du guztira

Ekimenaren helburua da zibersegurtasun-neurriak aplikatzea enpresa industrialetan

 

171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jaso dituzte  Eusko Jaurlaritzako  zibersegurtasun industrialeko 2020ko programaren bidez. Oraingo hau planaren hirugarren edizioa da, zeina 2018an hasi baitzen enpresa industrialetan zibersegurtasun-neurriak aplikatzeko eta, horrela, arlo horretan duten heldutasun-maila hobetzeko. Programaren helburu nagusia da zibermehatxuetatik hobeto babestea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala.

SPRI Taldearen eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko sigletan) bitartez kudeatutako programa honek 178 proiektu babestu ditu eta 23,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du guztira. Proiektu bakoitzak 7.300 euro inguruko dirulaguntza jaso du batez beste. Onartutako proiektuen % 46 Gipuzkoako ETEek aurkeztu dituzte (aurreko edizioetan baino portzentajezko lau puntu gehiago).

Guztira 194 proiektu aurkeztu dira, horietatik % 56 Gipuzkoakoak, % 33 Bizkaikoak eta % 10 Arabakoak.

Zibersegurtasun Industrialeko laguntzen programa duela bi urte sortu zen 600.000 euroko aurrekontuarekin, baina ikusirik euskal enpresa industrialen eskaera handia eta enpresek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren inguruan sortutako proiektu honekiko duten konfiantza, erabaki da programa handitzea eta, azkenean, aurten 1,3 milioi euroko laguntzak banatu dira.

Programak % 50eko finantzaketa ematen du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko dirulaguntza jasoko duelarik gehienez.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industrialarekin hartutako konpromisoa eta 2017ko urrian sortutako BCSC-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa dira (SPRI Taldean integratua eta  Arabako Teknologi Parkean kokatua) ekimen honen kokapen-esparrua. Bere helburu garrantzitsuenak dira enpresa sektorea sendotzea eta bere jarduera dinamizatzea zibersegurtasunaren arloan, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean. Zentzu horretan, laguntza programa hauxe izan zen martxan jarri zen lehen neurrietako bat.

Programaren lehen edizioa (2018ko deialdia) 600.000 euroko aurrekontuarekin hasi zen, baina kopuru hori handitu egin behar izan zen eskaera handiaren ondorioz. Azenean 102 proiektu onartu ziren (56 Gipuzkoako enpresenak, 25 Bizkaiko enpresenak eta 21 Arabakoenak) eta amaierako zenbatekoa 985.161 eurokoa izan zen.

2019ko deialdia ere 600.000 euroko aurrekontu batekin hasi zen, baina azkenean 2016 proiektu onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzak 1.877.526 €ko laguntzak eman zituen. Gainera, 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zen.

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak