Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 ekaina, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Innobideak - Innokonexio, Zibersegurtasuna, Bai Euskarari Sariak eta Pharming
Banner ekaina 2023

Datorren ekainaren 22an INNOBIDEAK-INNOKONEXIO 2023 programaren deialdiari buruzko onlineko jardunaldiaren berri ematen digu gaurko IndeusBerrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak atera duen Zibersegurtasunerako laguntza berritzailea eta Bai Euskarari 2023 Sariekin batera. Amaitzeko, Industria Berriaren hiztegiko berba berri bat: Pharming

 

Hupi, Errigora eta Sorland dira 2023ko Bai Euskarari saridunak. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten entitateek apustu bat egiten dute; haien lanaren bidez, haratago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Urtez urte urratsak egitera engaiatzen dira, euskarari espazio berriak irekitzeko gogoarekin eta beharbada ohituraz erdaldunagoak diren eremuetan euskarari merezi duen tokia ere ematen diote, ausardiaz. Hupi, Errigora eta Sorland dira aurten Bai Euskarari komunitatearen aitortza eta Saria jaso dutenak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasunerako laguntza berritzailea kaleratu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasuneren alorrean laguntza-lerro berri bat abiarazi du. Laguntza honen helburua balio-kateetan integratu ahal izateko empresa bati informazioaren kudeaketan eska dakizkioken arau edo ziurtagiriak egokitzen edo/eta ezartzen laguntzea da. 15.000 euro artekoa izango den diru-laguntza hau, Gipuzkoan lan egiten duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, hain zuzen ere, berrikuntzaren arloan aholkularitza eta laguntza zerbitzuen azpikontratzioa ordaintzeko bideratuta.
INNOBIDEAK-INNOKONEXIO 2023 programaren deialdiari buruzko onlineko jardunaldia, ekainaren 22an. INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programak 250.000 €arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko, produktuen, prozesuen, I+G babesmenean, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko (Kudeabide) eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeari dagokionez.
“PHARMING” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Eraso informatikoa, softwarearen ahultasuna baliatzen duena domeinu-izenen zerbitzarian (DNS) baimenik gabeko aldaketak egiteko eta, hartara, erakunde baten egiazko IP helbidea aldatzeko, azken helburua izanik biktima iruzurrezko web-orri batera bideratzea. Batez ere banku-erakundeen kasuan erabiltzen da, erabiltzailea automatikoki webgune faltsu batera bideratzeko eta bidegabeki haren sarbide-gakoak lortzeko.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak