Filtra tu búsqueda



IndeusBerri bannerra_MARTXOA
Euskara industrian
Albisteak 23 Marzo, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Spri Taldea eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea EGUNEAN BEHIN finalaren babesle, Tik Tok marketing ikastaroa eta KOBOT dira gaur albiste.

Egunean Behin jokoaren 11. denboraldiko finalak Spri Taldearen eta Euskadiko Parke Teknologikoen laguntza izango duela jasotzen du gaur Indeusberrik. Enpresa Digitalari ere egin dio tartea, martxoaren 31n Tik Tok marketing ikastaroa eskainiko baitu. Eta Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: KOBOT

Hiztegia 6

“KOBOT” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Pertsonekin lankidetzan jarduteko gai den robota. Pertsona eta robota lan-arlo edo egiteko berean aritzeko, robotek sentsoreak eta kamerak behar dituzte, ataza eraginkortasunez betetzeko eta pertsonarekiko talkak saihesteko. Segurtasun-neurrioi esker, robotek, hesitutako lan-eremuen barruan lan egin beharrean, ohiko lan-eremuetan egin dezakete lan. Berba honekin lotura duen informazio gehiago ere aurkitu daiteke hiztegian.

tik tok

TikTok marketing erabiltzen ikasi nahi duenak martxoaren 31an du aukera Enpresa Digitalaren eskutik.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Besteak beste, enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei, komunikazio eta marketing sailekoei eta ekintzaileei dago zuzenduta ikastaroa.

Egunean behin irudia tx

SPRI Taldeak eta Euskadiko Parke Teknologikoek Egunean Behin jokoaren finala babestuko dute.Egunean Behin jokoaren 11.denboraldia bere amaierara iristear dago, martxoaren 26an, igandean bukatuko baita. Baina denboraldiko irabazleak ez dira igandean erabakiko, hurrengo ostiralean baizik, martxoaren 31n, Euskadiko Parke Teknologikoen Donostiako Campusean egingo den finalean. Denboraldi osoaren babesle izan den Guuk-ekin batera, Spri eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea ditu laguntzaile Egunean Behin finalak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Bizkaiko Foru Aldundia, EnpresaBIDEA, BAIC eta Datu-zentro.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EUSKARALDIA, PUNTUEUS eta Datu-multzo.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.